Nomadismo berria

Badiote halako feudalismo berri bat ematen ari dela gure mundu neoliberal honetan, XX mendean estatuen eskuetan zeuden hainbat funtzio publiko esku pribatuetara itzultzen ari diren honetan. Estatuz gaindiko enpresak izanen lirateke gaurko jaun feudal handi berriak.

Baliteke. Baina lur gaineko botere feudal klasikoa bertze era batean ematen ari da gaur egun. Mundu zabala basamortu itzel bakar bihurtu dute, non enpresa horiek, beduinoen antza, oasiz oasi jaun eta jabe ibiltzen diren, kanpadendak altxatuz eta bilduz euren komenientzien arabera. Nomadismo berri baten itxuraz eratzen arituko litzateke ustezko feudalismo berria.

3 thoughts on “Nomadismo berria

  1. Bat nator eritzi honekin.
    Eta lastima ematen dit jendearen oneritziarekin aurrera doala ikusteak, ez dakit kritika egiteko kapazidaderik ez dagoen edo haseratik jaun eta jabearekin egotea errazagoa den, edo biak bat ote dira?
    Ez zait gustatzen. batere ez!!!!!! baina bien bitartean kontsumitu baino ez ote da geratzen??

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude