Bilboko Guggenheim eta Iru
Month: urtarrila 2007
Benetakotasun iturrietara
Justizia, jatorriz, mendekuaren ordezkoa; faltsuegia, nonbait, egiazkotasun zalekeriazko garai hauentzat. Epaile batzuek, benetakotasun zale amorratuak baina juje zintzoak berauek, urkabe togadunekin amesten dute: urkabeak justizia buru(gabe)tzen zueneko garaietara itzuli nahi.
Zu eta biok
Zu zara nire ni,
ni naiz zure zu.
Zu zara
hor zaitudan bertze ni,
ni naiz
hemen nauzun bertze zu:
ni ez naiz zu gabe,
zu ez zara ni gabe.
Zuk egiten nauzu ni,
nik egiten zaitut zu:
hortaz,
euskaraz,
Independentzia
Epaile izanen banintz eta hainbat terrorista ikusiko banitu, neure buruaz izutzen hasiko nintzateke
Lohitik lokatzara ihesean
Hanka sartzea, beti, deitoragarri. Hura zuzendu beharra, ordea eta bederen, pozgarri izan daiteke. Azkeneko blogean, haren ekimena txalotu bitartean, kritikatxo bat egin nion Etorkinen Elkarteen Federazioari Iru
Aukera Herria
Ederra, herri honena! Aukeretan aberatsenetako herri bat izanen bagina bezala bizi gara. Horrela dirudi, egunez egun zenbat aukerak xahutzen ditugun erreparatzen badiogu. Euskal (Euskara) Herria ordez, Aukera Herria izena jarri beharko genioke.
Manifestazio eta elkarretaratze kontuetan, lezio polita eta askoz aberasgarriagoa eman digute Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federaziokoek, euren deialdiko goiburuarekin:
Aukeran, hipokritak
Benetako etiken jarraitzaile bi, bide hertsi berean, adio bakea.
Bake prozesuetan, ziniko ala hipokriten artean dago jokoa, bertze aukerarik ez. Gerra eginen du zinikoak, bakea xede gerra defendatuz; bakeaz hitz eginen du hipokritak, gerra xede izan arren.
Emazkidazu hipokritak bake bidean.
Gorputzeko organo informatiko berriak
Sinesten hasi naiz teknologia berriek ere badutela eraginik gure gorputzen bilakaeran, zentzu darwinistenean ere erranik. Gaixotu egin zait urte hasiera honetan etxeko nire tresneria informatikoa, eta ni neu sentitzen naiz gaixorik. Osasun kontsultategi halako batera etorri behar izan dut gaur nire barrenekoak ikuskatzera (posta elektronikoa, blog hau, nire ohiko web guneak eta) eta zerbait zintzilikatzera orri honetan, ohiko irakurleei desenkusak eskatuz bidenabar erritmoa galdu dudalako inpresioa nagusitu bazaie. Ez dakit noizko sendatuko zaidan gorputzeko atal informatiko hau, susmoa dut kostatuko zaidala botika egokiarekin topo egitea. Barkatu, ba, hurrengo egunetan ahal dudanean bakarrik agertzen banaiz leiho honetan.