Gorputzeko organo informatiko berriak

Sinesten hasi naiz teknologia berriek ere badutela eraginik gure gorputzen bilakaeran, zentzu darwinistenean ere erranik. Gaixotu egin zait urte hasiera honetan etxeko nire tresneria informatikoa, eta ni neu sentitzen naiz gaixorik. Osasun kontsultategi halako batera etorri behar izan dut gaur nire barrenekoak ikuskatzera (posta elektronikoa, blog hau, nire ohiko web guneak eta) eta zerbait zintzilikatzera orri honetan, ohiko irakurleei desenkusak eskatuz bidenabar erritmoa galdu dudalako inpresioa nagusitu bazaie. Ez dakit noizko sendatuko zaidan gorputzeko atal informatiko hau, susmoa dut kostatuko zaidala botika egokiarekin topo egitea. Barkatu, ba, hurrengo egunetan ahal dudanean bakarrik agertzen banaiz leiho honetan.