Benetakotasun iturrietara

Justizia, jatorriz, mendekuaren ordezkoa; faltsuegia, nonbait, egiazkotasun zalekeriazko garai hauentzat. Epaile batzuek, benetakotasun zale amorratuak baina juje zintzoak berauek, urkabe togadunekin amesten dute: urkabeak justizia buru(gabe)tzen zueneko garaietara itzuli nahi.

5 thoughts on “Benetakotasun iturrietara

  1. Epaile hoiek, gutxienez, zuzenbidea menperatuko dutelakoan nago, fisikoek fisika eta irakasleek irakaskuntza menperatzen duten bezala.

    Beste batzuek ordea, lau hitz politt segidan idazten dakizkitelako (eta euskaraz bada askoz hobe), edozer esateko autoritatea dutelakoan daude.

    “Un mar de conocimientos de una pulgada de profundidad” esaten da gaztelaniaz…

  2. Espainiar epaileek asko jakingo dabe espainiar zuzenbideaz…baina argi dago ezebez dakitela justiziaz.

    Galderatxo bat Mikel: norberen iritzia esateko, autoridadea behar da? noren autoridadea? nork emandakua?

  3. Bai, denok dugu gure iritzia emateko autoritatea, herritar gisara. Zuk ere bai, bistan dena. Eta ez naiz ni izanen autoritaterik kenduko dizuna, juje horiek batzuei (berdin du nori eta zertaz) kentzen dieten bezalakoa izan nahi ez dudalako, hain zuzen. Oker zaude, ordea, nire ezagumendu itsasoaren sakontasunaz. Gero eta gutxiago dakidala jakitean datza nire jakinduriaren hondoa. Eta hazbeteko sakontasuna, gehiegi niretzat, ni itotzeko adina.

  4. Itsasoaren metafora, usu idazle/kazetari/pseudofilosofo ugariri gertzatzen zaienagatik esan dut.

    Ez nuen zure aurkako kritikarik egin nahi, mindu bazaitut, barkatu.

    Ideiak zabaltzeko askatasunaren inguruan ados nago, edonork eman dezake bere iritzia. Egunero ikusten dutu telebistako hamaika tertuliatan nola egikaritzen den adierazpen askatasuna.

    Tertulia hoiek ordea, gizartea jantzi baino, kalte besterik ez diote egiten. Hor agertzen diren hizlariek ez dituzte darabiltzaten gaiak menperatzen, askotan ez dakite zeri buruz ari diren.

    Horrek guztiak mezu oker bat bidaltzen dio gizarteari: arazoak ez dira hoiek pintatzen dituzten bezain errazak ulertzeko eta, batez ere, solizio sakonak behar dituzte.

    Tertulia hoietan gizarteari GEZURRA esaten zaio, ez zaio behar haina datu ematen… manipulatu egiten dute.

    Horrexegatik esan dut “un mar de conocimientos…”. Kazetariak baino (hoiei erabat aplikagarri zaie itsasoarena), gai bakoitzeko jakitunak izan beharko genituzke hor.

    Mikel.

Comments are closed.