− Kiratsa dario aginteari!
− Agintedunak usteltzen direlako.
− Ustelkorrak direnak!
− Denok gara ustelkor
− Kiratsa dario aginteari!
− Agintedunak usteltzen direlako.
− Ustelkorrak direnak!
− Denok gara ustelkor
−Ez dut zertan onartu hegoamerikar batek nirekin konpartitzea gela. Zer demokrazia dugu hau? Arrazista naiz eta nik ere baditut neure eskubideak!
Hasiera kitzikagarria narrazio baterako. Inork badu asmorik jarraitzeko, ez kezkatu nire egile-eskubideez, eska biezaio baimenik pasadizo honetako andre protagonistari, zuri baino gehiago zurbil ikusten omen zen hari. Iru
−Aginteak definitu du delitugilea.
−Barkatu, formulazio abstraktuegia hain ageriko den horrentzat, aliziarregia gainera. Aginteak diseinatu du delitugilea, gauzatuko nuke nik.
−Ez dakit ba
Justiziak baditu asabak: mendeku Furiak.
Espainiar justiziak, euskal auzietan, benda ez, bandera du begietan.
Justiziaren benda, auzipetua ez ezagutzeko? Ez horixe. Auzipetuak ezagun ez dezan haren begietan mendekuaren sukarra.
Justizia, itsu ala ikusezina?
Ez dago ironia egiterik hurkoaren minaren kontura. Ez, behintzat, gure egiten ez badugu mina. Bertzela, sarkasmora egiten du jauzi ironiak, edo irain hutsera.
Horren eredu, atzo, eguerdian, P
Legeak ez ohi dira justuak; gehienez jota, injustiziari mugak jartzean datza sistema judizial baten eginkizuna. Zenbaitetan, ordea, epaile batzuen injustiziaren gosea berdintzea du xede sistemak. Horrelakoetan, homo homini lupus aforismo zaharra, Estatuaren sorrera justifikatu omen zuen oihaneko arau huraxe, lege egiten du Estatuak berak. Eta juje batek, homo batek, ad hominem ematen du epaia.
Oro har, Xabier Agirreren Tolerantziaren gaineko disertazioa liburuan (Juan Zelaia saiakera saria 2006.ean, Pamiela, Iru