Month: apirila 2007
Nafar ametsak
Adinaren ajeak, segurik, baina gero eta gutxiagotan ateratzen naiz etxetik igandeetan. Atzo, astelehena, sentsazioa nuen aurreko egunean bai atera nintzela, ikuskizun zehatz batera, eta Iru
“Navarra es Navarra”
Tautologia bat, bertze guztiek bezala sabelean daramana pentsamendu bakarraren paradoxa: ez dago pentsatzerik, kito.
Basapiztien mugak
Ez dago gerra humanitariorik, gizatiarra ez den gerrarik ez dagoen bezala.
Kale itsu baten dirdaiak
Kalezulo baino gehiago kale itsu bateko mundua da Nagib Mahfuz-ek pintatzen diguna. Ez dakit Patxi Zubizarretak itzuliriko izenburu horrek, Mirarien kalezuloa, ez ote duen estuegi lotzen Mahfuz-en nobela Victor Hugoren Mirarien Gortea izeneko bertze kale harekin.
Gure euskara, diglosiko ez ezik, pluriglosiko ere dugula erran beharko genuke. Nobela honen itzultzaileak berak gaztigu ematen digu ez duela jatorrizko bertsiotik itzuli, baizik eta
Bestondoko ajeetan
Gaixoak gu, herri bat naziotzat jo nahi dugunok! Baina beren estatuak nazio gisa asmatu dituztenek ba dute botika: euren nazionalismoak sendatuko ditu bertze guztion ajeak.
Magisteritza
Historia, magistra vitae? Zein zokotan erosi zuen diploma?
Iragana, eskarmentu
Definizioz, iraganak ez du zuzentzerik: zuzenketa, etorkizuna da.
Erran nahi baita: iragana ez, Historia dugu aldakizun.
Erran nahi baitut: gure herriaren iragana berreraiki baino, haren geroa eraiki nahiago. Iragan aldaezina, beti ere, eskarmentu.