2 thoughts on “Asmatze saioetan jarraitzeko

  1. Errespetu guztiz diotsut uste dudala zure igeriketa saioa nahi eta ezinaren eremuan, itolarrian, antzeman dudala. Arregiren hausnarketaren adibide aunitz aurki dezakegu “Gizon jakintsua eta M’ongoloren” arteko elkarrizketetan, edo Joxemanuel Odriozolaren hainbat artikulutan. Arregiren eskaintzari nekez aurkituko diogu hari solterik (beti baten bat gelditu ohi den arren). Gurean horren hedatua den “pentsamendu ahularen” kontrapisu gogoangarri bezain adierazgarria da “Zibilismoaren sustraiak” arakatzen dituen lan zoragarria. Mila esker harri-bitxi erabat gomendagarri honi bide emateagatik, Bixente, baina ados nago, ur handiak dituzu bapatean eta ganoraz igeriketa itxurosoan aritzeko.

  2. Estimatzen dut zure sarrera errespetuzkoa ez ezik, kritikoa ere delako.
    Txiste halako bat zen nire igeriketarena, igeri egiten ez dakidalako; gehienez jota, koltxoiarena egiten ausartzen naiz hondartzara joaten naizen gutxietan, eta beti hondoa uki dezakedanean. Liburu oso baten iruzkin labur bat egitean, are gehiago Xabier Arregiren hau bezalakoa baldin bada, ur handiegiak dira kritikoki aipatu ditudan gauzak argitzen jartzeko: aipatu bertzerik ez dut egin, baina zaude seguru kontu horiek ez zaizkidala bat-batean bururatu; buruan bueltaka aspaldin dabilzkidanak dira, eta baliteke egunen batean azaltzen saiatzea. Itxuroso aritzearena, bertze kontu bat da, jakina.
    Serio erran ditut, bertzalde, liburuaren alde erran ditudanak: kontzeptualizazio ahaleginaz, koherentziaz, zibilismo kontzeptuaren erabileraren arrunkeriari egiten dioen kritikaz, asmaketari buruz erraten duenaren emankortasunaz, etab. Gainera, saiakera-liburuetan, nire ustez, definizioz utzi behar dira hari solteak, eta zenbat eta era naturalago batean atera diskurtsoaren matazatik, hainbat eta gehiago aberasten dute liburua. Hain zuzen ere, horrela asmatze saioetan jarraitzeko aukerak irekitzen direlako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude