Garaitu orduko ezti-irribarre bizia, lehia berri batean plastifikatu behar.
Month: maiatza 2007
Galbide hutsezina
Aurkariak guztiak nahasarazi nahi eta aurkariaz nahasi.
Demokrazia parte har arazlea
Barra-filosofoak, basoerdia eskuan: “Demokrazia eskasenen miraria: gustuko botoa kentzen dizu eta abstentziora bultzatu, zure abstentzioa ere eragile izan dadin”.
“Guztien kontrako abstentzioa, norbaiten aldeko. Horratx!”, filosofoaren miresleak.
“Hara! Baina lotsagarria da gaurko Urliarena. Eta Sandiarena, aurreko txandan?”, betiko lagun erresuminak. “Nire boto eske? Antzarak ferratzera den-denak!”
“Et, et, et
Injustizia berdintzailea
Berdintasuna ala askatasuna: batera ezinak biak? Koartada galanta, Gerra Hotzaren garaietakoa, askatasun eza eta injustizia zuritzeko: injustizia askea (kapitalismoarena) eta askatasun falta injustua (estalinismoarena).
Gainditu egin du globalizazioak oposaketa hura: bere aise dabilen injustiziak berdintzen gaitu munduko herritarrok.
Zer egin dugu hau merezi izateko?
(
Arrenean bizitzeko demokrazia
Politika demokratikoa uxatu nahian dabil beti kapitalismoa irabazpenak lortzeko, baina politikarentzat uzten ditu berak sorturiko miseriak. Argi erran zuen 2002.ean nork eta Mundu-Bankuak:
Zenbat zara zu?
Enpresen kalitate planek ezin argiago dute: kalitatea, kantitatearen erranetara. Ahalik eta ongien antolatu behar enpresa, ahalik eta produktu gehien, diru-etekin gehien lortzeko. Dialektika materialistaren bigarren lege zaharra, kuantitatibotik kualitatiborako jauziarena −eta alderantzizkoa−, norabide bakarreko bihurtu du gure bertze materialismo honek, erran nahi baita gure kapitalismoak, baina alderantzizko abiapuntutik egina: kalitateak agindu kantitatea, kantitate hutsa da kalitate-helburu, helburu ona, beti ere dirutan neurtua.
Filosofikoki, Carl Saganek, amerikar astrofisikako espezialista handi eta NASAko ikerle hark, ezin hobe adierazi zuen:
Baikortasun historikoa
Historiaren legeak, horrelakorik balego, den-denak deuseztatzen dituen bertze honetan laburbiltzen dira: Itzulezinak dira gertaerak; gertakizunek alda ditzakete, ordea, haien ondorioak.
Langile Eguna
Ezin dugu langileok gure egoera aztertu. Gutxienezko distantzia falta zaigu, inpartzialtasun zientifiko batez horren ikerketan sartzeko. Nola ez gara egonen, adibidez, geure apeten itsukeriaren menpe lan astearen murrizpena eskatzerakoan? Langile ez diren adituek eman beharko digute argirik horretaz, beharreko zorroztasunarekin.
Dena dela, Roy F. Harrod ekonomista ingelesak, Keynesen jarraitzaile berau, ekonomista gisa bainoago moralista edo politiko gisa azaldu zituen 1958an bere beldurrak lan astearen murriztapenaren inguruan, horrek langile koitaduongan sortuko lituzkeen kalteen harira. Beldur zegoen iraganeko goiko klase alferren denbora-pasak, hala nola gerra, kirol odoltsuak eta biolentzia, ez ote liratekeen jarduera nagusi bilakatuko biharko aisialdi-gizartean. Baina ez ote da gerra izan lan-gizarte kapitalistaren motor indartsuenetako bat?
Beldur ere agertu da beranduago, 1992an, Tibor Scitovski hungariar-amerikarra (hau, bai, ekonomista gisa), Harroden horretaz eta bertze auzi batzuetaz: hala nola, jubilatuek jasaten duten