Distirantago mantendu behar ideiak, armak baino.
Month: abuztua 2007
Ustelkeriaren aukerak
Hauek garaiak! Liberalismoak liberalizatu egin du ustelkeria; sozialismoak, sozializatu nahi.
Bereizketan eskas
Bereizi, armak bereizten zituen banan-banan amultsuki; etsaiak denak, multzo bakarrean.
Arma maitaberak
Armek etsaiak dituzte maite.
Haur literatura
Infantilak iruditu hainbat arrazonamendu, eta Tom Nairn-en izkribu batean harridura-galdera egokia aurkitu zuela uste izan zuen:
Burokraten altuera
Laua da burokraten mundu politikoa: bertigo ematen die hirugarren dimentsioak.
Mitoaren indarra.
Mitoa ez da deuseztatzen, eraldatu baizik ez da egiten.
Sinboloak sinbolo…
Gatazka guztiak, sinboloz gainezka; alta, horrek ez ditu gatazkak sinboliko bihurtzen.
Mitoz mito
Mitoaren atzetik, beti, gezurra. Gezurraren errezela kentzeari ekin, sutsu, eta egiaren mitoa altxatu zuen.
Gargantuaren sindromea
Hain dira aseezinak non euren hitza ere jateko gai diren.