Zenbat eta zentro gehiago, hainbat eta periferia gutxiago.
Bidegabeko irtenbidea
Bidegabeki bidegintzari ekin eta bidegabe jarraitu.
2 thoughts on “Bidegabeko irtenbidea”
Itaxasoen arteko bidea.
Bolibian lan egiten ari naiz abuztuaren erditik, Itxaso atlantikoa eta pazifikoa batuko dituen bide tapatuaren azken zatia egiten “Corredor Bioceanikoa” erdaraz deitua. Bizi naizen Bolibia ez da kanpotik ezagutzen dugun mendietakoa, siku eta kenena: hemen dana lautada eta baso, menditto batzuk “Serranias” batzuetan eta padure zabalak. XVII garren mendean jiniko jesuita euskaldun eta erdaldunek eliza eta misio politak utzi dituzte. Bainan banoa gaurko gairi buruz: nirekin ari den injeniari Bolibiar batek proiektu biozeaniko horrek hainbeste eraginkortasunik ez duela adierazi dit gaurtxe afaltzen ari ginelarik; Bolibiarendako eraginkortasunaz ari da naski. Eta arrazoia dauka nire ustez; Jende gutxi bazter hauetan bizi denez gero, Brasile eta Peruen artean ibitzen diren kamioientako ona izanen da bidea. Hauek izoratuko dute bidea eta Bolibiarrek ordainduko. Kanpotik heldu kamionetzako zerga berri baten kudatzea zen azaldu nion asmoa, baina MERCOSURen legez kanpo da. Dagoen trenbideren hobetzea ala bide merkeago baten eraikitzea zentzudunago izanen zen bertakoentzat. Hau baita bidegintzaren bidegabekeria. halakorik badugu Nafarroako Erreinu Zaharrean, Ortez eta Iruna elkartu nahi dituen bi bider bidea aipatu nah dizuet naski.
Horiek bezalako bidegintza fisikoaren gainean eraiki dira, metafora gisa, hainbertze kontzeptu politiko eta moral, hala nola ‘irtenbide’, ‘galbide’,’bide-gabe’ etab., ezta? Metafora gisako hauek bultzatu naute goiko hori idaztera, baina idazki guztiek bezala irakurketa anitz jaso ditzake. Bertzeak bertze, zurea: Bidegintza fisiko horiek ere bidegabe izan daitezke (Boliviakoaz ez nuen berririk).