Fanatikoak baino gorrototsuagoak: bertze ezertan ere sinetsi gabe, euren fededun fanatikoak gotortzen dituztenak; gorrotoaren gotorleku bizi eta erasokorra dute eskura.
Month: urria 2007
Fedea eta Arrazoia
Arrazionalistak dira gero Vatikanon: fedegabeenek kalkulatzen dituzte fede-negoziorik oparoenak!
Gurutzatuei otoitzean
Beato Gurutzatu saldo berri horrengana joan naiz, zain nazatela otoitz. Gurutzatuak isilik, amen batean erantzun dit ordea Pedro atezain nagusiak, berau izanen dudala zain arreta handiz, infernuko ateak zabal zabalik ireki dakizkidan.
Eskubideen errebindikapena
−Legeek aitorturiko eskubideak baizik izanen ez balira eskubide, ez legoke eskubiderik eskubide gehiago eskatzeko.
−Areago, zure horren koroapen gisa: Unean uneko legeek aitorturiko eskubideak baizik izan ez balira eskubide, eskubide bat ere ez genukeen inoiz izan.
“Ambidextro, ambidextre…”
Vatikanoko jainkoa, guztiz eskuduna berau baina eskuin-ezkerti ez: bi eskuin-esku ditu.
Elektoralismoak
Zaindu beharreko abere baten odola dastatuz gero, bazka bihurtzen omen zaie artzakurrei hazienda. Holaxe jotzen bide dute espainiar nazionalistek euren hautesleria: euskal haziendaren artzakurtzat. Euskal zauriaren odola dastatzera eman artzakurrari eta berau euskal haziendari xaxatuz, hauteskunde-bazka bihurtu ei gaituzte espainiar nazionalisten elektoralismo lehiakorrek.
Zer, bertzela?
Erret etxean, hautsak harrotuz gero, err(et-h)autsak.
“Hantustelkeria”
Tira! Martxan dago jadanik Nafarroako gobernua, mutur-eskuineko hori, bere lehen neurriak indarrean jartzen, sozialismoaren kontrako bidea jorratu nahi duten PSN eta PSOEko liderrek agintea UPNi eman ondoren. Hori bai oparia, UPNi zilarrezko bandejan emandako agintea, sozialismoaren kontrako bidea jorratu nahi duten balizko sozialistek eta Euskal Herriaren inguruko kontuetan aspaldin greba politiko batera jo izan duten modernia osteko politikari horiek emanda! Zerbait ulertezina, inondik ere, PSOEren ustelkeria sakona kontuan hartu gabe. Ustelkeria sakona, diot, ez bainaiz ari alderdikide diru gose batzuen ustelkeria pertsonalez bakarrik, baita ere alderdi osoaren barru-barruko ustelkeria ideologiko politikoaz baizik.
Izan ere, giza eta jende izaera pertsonalei leporatu ohi zaie alderdi politikoetan −beti ere alderdiak baldin badira, hau da, ideologia baten zerbitzura baldin badaude− kargudun militanteen ustelkeria hedatu izana. Zentzuduna izanen litzateke leporatze hori, kasu bakan batzuk baizik ez balira suertatuko; azken finean, arazoaren funtsa ez da erranairu anarkista zaharrak dioena −
Gurutzadak luzatzeko grina hori
Badirudi saindu guztiak eskuin aldera hiltzen direla. Bejondeiela, alajainkoa!
Pentsamen arina
Oinekin pentsatzen duena buruz behera ibiliko gero.