“Hantustelkeria”

Tira! Martxan dago jadanik Nafarroako gobernua, mutur-eskuineko hori, bere lehen neurriak indarrean jartzen, sozialismoaren kontrako bidea jorratu nahi duten PSN eta PSOEko liderrek agintea UPNi eman ondoren. Hori bai oparia, UPNi zilarrezko bandejan emandako agintea, sozialismoaren kontrako bidea jorratu nahi duten balizko sozialistek eta Euskal Herriaren inguruko kontuetan aspaldin greba politiko batera jo izan duten modernia osteko politikari horiek emanda! Zerbait ulertezina, inondik ere, PSOEren ustelkeria sakona kontuan hartu gabe. Ustelkeria sakona, diot, ez bainaiz ari alderdikide diru gose batzuen ustelkeria pertsonalez bakarrik, baita ere alderdi osoaren barru-barruko ustelkeria ideologiko politikoaz baizik.

Izan ere, giza eta jende izaera pertsonalei leporatu ohi zaie alderdi politikoetan −beti ere alderdiak baldin badira, hau da, ideologia baten zerbitzura baldin badaude− kargudun militanteen ustelkeria hedatu izana. Zentzuduna izanen litzateke leporatze hori, kasu bakan batzuk baizik ez balira suertatuko; azken finean, arazoaren funtsa ez da erranairu anarkista zaharrak dioena −

3 thoughts on ““Hantustelkeria”

  1. Eskerrik asko, Bixente.
    Askotxoren ‘susmo’ finko eta fijo tristea duk, lantxo honetan hain egoki adierazi duana. Alderdiak ustelduta, kirats artean bizi behar ote dugu, bada? Zenbat ‘hantustelkeri’ eta zenbat ‘kutsadura’ nozitu behar ditu gaurko gizarteak?…

  2. Ez dut ezagutzen Ardanzaren ibilera horiek guztiak, ez eta Julia Itoizen liburu hori ere. Bakarrik erranen dizut ez zitzaidala gustatu bere agintaldia, ez nola lortu ez nola gauzatu zuen. Beraz, ezin erran nik zuk bezainbertze gauza pertsona jakin horretaz. Baina arrazoi duzu erraten duzunean lider sozialistak bezain hantuste (“hantustel” erranen nuke nik) direla jeltzale batzuk…, jeltzale batzuk eta ideologia desberdinen partaide asko: badirudi, izan ere (eta batik bat ideologien arteko mugak ezabatu nahi direneko garai hauetan), alderdi anitzetako lider batzuek alderdi horiek itxuraz defendatzen dituzten helburuei bideak ixteko daudela nor bere alderdian; eta “hantustelkeria” horrekin: sinetsi izanen balute bezala beraiek bakarrik (ideologia horien etsaien lana hutsaren hurrengoa izanen balitz bezala) itx diezazkioketela bidea nork bere ideologiari. Ustelkeria ideologiko-politikoa, inondik ere, eta hantustekeria pertsonala, izugarria ere. Lider sozialistei buruz aritu naiz gogoeta honetan, haien jokamoldea izan dudalako motibagarri orain, baina gogoeta, zer erranik ez, orokorragoa izan daiteke, Pello Zabalak ederki asmatu duen bezala.

Comments are closed.