3 thoughts on “Zer, bertzela?

  1. Bai, arrazoi, Bixente!
    Halaxe aipatu geniken joan den irail bukaeran, Berrian bertan:
    😉

    Espainiako monarkiari kea dario

    Katalunian eta Espainian polemika piztu da asteotan, Espainiako errege-erreginen argazkiak erretzeagatik

    juanma sarasola

    Hautsak -eta errautsak- harrotu ditu azken asteetan Gironan (Herrialde Katalanak) independentista batzuek Espainiako errege-erreginen erretratuak erre izanak. Epaile aurreko deklarazioak, parte-hartzaileen identifikazioak, polizia ikerketa eta autoinkulpazioak eta gaitzespenak dira ekintza horien ondorio batzuk. Independentistek diote

  2. Bai, Juanma: seguru nago askotan, horrelako erranairuak bururatzen zaizkidanean, konturatu gabe ere aldez aurretik irakurritako zerbaitek funtzionatzen duela nire buruan (kasurako, segurik, zure idazki hori); horrela, bururatzen zaidanak ez duela zertan izan ideia edo ideia-joko berririk; nahikoa zait esaldi labur, esanguratsu eta jolasti batean ideia hori biltzea, gero balizko irakurle batengan dantzan has dadin. Mila esker zure oharrarengatik.

  3. Jakina, Bixente, neri ere gertatzen zaidak hori, han edo hemen irakurritako zerbait buruan eduki, eta gero, ustez eta nere ateraldia edo ideia izaki, papereratzea.
    Lasai, ez niken copyright-ik eskatzen, je, je… copyleft-a nahiago.

    Batzuetan, gainera, plajioa baino, ‘omenaldia’ edo aipamena izaten duk… eta zentzu horretan, Asisko Urmenetaren esaldi pare batekin esaten diat aio, gaurkoz bederen:

    Izan (f)untsa… ta hil artio, bizi(o)!

Comments are closed.