Ontsa amaitzeko sofisma akuilua

Oraina, zehatz-mehatz ezagutu ala ez, dakiguna da, gauza ziur; geroa ezezagun da, eta ez soilik detaileetan; amaiera, aldiz, ziur da, detaileetan salbu. Horrela bada, amaiera −ziur den heinean− orain denez, ez legoke gaizki haren detaileei oraintxe bertan erreparatzea.