Zer bizi euskaraz?

Nafarroa honetan boto emaile euskaldun gehien bildu duen indar politikoaren jakinguratsu euskaldunek -haren aldekoak izan ala ez-, nola biziko dute euren jakin-mina euskaraz, prentsa idatzian? Nafarroako bigarren indar politikoa den horrek −oraingoz bederen, ezta?− ortziralean egin zuen bere Batzar Irekia: bada, berririk ez atzo, larunbata, berririk ez gaur, igandea.

2 thoughts on “Zer bizi euskaraz?

  1. Egia esan, niri askotan iduritzen zait euskaldunon egunkari honetan (euskaraz dagoen bakarra baita) EAEko berriek betetzen dituztela orrialdeak. Nafarroan istiluren bat izan dela eta Sanzek AHTren alde eginen duela besterik ezin dugu irakurri. Nafarroan ,euskaldunok,gure probintziko berriak euskaraz irakurtzeko eskubidea dugu eta berriak, berriz, gu diskriminatu bertzerik ez du egiten. Baina ezin naiz gehiegirikan kexatu, Zuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroa ez baitira existitzen kazeta euskaldun honetan.
    Bada garaia Euskal Herriko sei probintzien berriak argitaratzeko!

  2. Berriak berri,harremanetan urri. Nahiaren zerbitzutara eta ezinaren egarri. Geureari muzin eta bertzeari irri. Berria ez da ain biurri. Ala ere hauxe erran nahi nuke. Bein galdera hau zuzendu zidaten, aldizkari batentzat edo. “Nola bizi du nekazaritzak egungo egoera politikoa?” Zortzi lerrotan adierazteko aukera eman ere bai. Honela erantzun nuen: Euskaraz eta ixilik. Ondo ari haiz Bixente. Zer pentsatua emango duelakoan idazten dut hau. Soka berberean ez badago ere,norberak jar dakioke neurriko antzaila.

Comments are closed.