Polizia, epaile

Erran zidaten, aspaldin, Zuzenbide Estatu demokratikoen ezaugarri bat dela polizia judizialaren gorputz bat izatea, gobernu poliziatik aparte, justiziaren erranetara jarria. Berme juridiko halako bat ikusi nuen horretan. Inozoa ni! Gobernu polizia jarri zuten epaileen zerbitzutan, polizia judizial gisa: polizia bera epaile bihurtzeko makila magikotzat hartu zuten kontzeptua.