Inor ez da ezer

−Ezertaz arduratu izan balitz noizbait! Baina ez, inortaz arduratzera baizik ez zen iritsi, inor ez baitzuen zertzat hartzen. Axolagabetzat jo eta kondenatu egin zuten axolagabeki.

−Hori katramila hori! Azkenean, hau bertzerik ez duzu erraten: Inor ez da ezer, ezer baldin bada.

−Ez dago, ez, bat ere gaizki. Egin dezagun geure, badaezpada ere: Inor ez gara ezer, ezer bihurtzen bagaituzte.