Politikari interesdunen mintzoek, interesik ez euren interesez mintzatzeko.
Month: otsaila 2008
Logika biribila.
Burokrata hegadunak.
Burokrata ona paperetan iltzaturik beti: paperetatik haratago luzatuz gero begiak, bizitzak hegoak emanen dizkio, eta orduan, bietarik bat: edo burokraziari utzi, edo burokrata txarra bihurtu. Azken hauei hegoak iltzatu behar espedienteetan.
Sintesirik aberatsena.
Azken berritasuna teoria politikoetan: plutokrazia demokratikoa: plutokraten botikak gizarteratzeko, demokratizatzeko sistema, hots, plutokraten botikak herriak har ditzan ontzat.
Sinboloen alde, sinboloen beldur.
Ederra, Xabier Silveiraren erdarazko nobelaren inguruan sortu den eztabaida! Bertan sartu gabe, aitortu behar ariketa performatibo bitxia dela eleberria, abertzale kale-borrokalariek ohi duten euskararen sinbolizapena agerian jartzeko.
Buru mekanikoak.
Injustiziaren makinak bere martxan dirau. Ezer gutxi dezakete gure gorputz atal guztiek, zaluenek ere, burua salbu, makinen aurrean. Are gutxiago mekanizatu egin zaizkigunean buruak ere.
Arrazoiak eta Arrazoia.
Arrazoi asko izateak ez gaitu arrazoidun egiten.
Zer patu eta zer patu ondo!
Euria ari duenean, euritakoa aterpe. Patua ere ari ote du gure gainean? Alta, garbi ikusi zuen bertze lagun hark: patutakorik ez aurkitu hiztegian, eta patua ezabatu bere hizkeratik.
Bide-gehiegikeria.
Gorrotoaren estetika.
Estetikak bere gorrotoak nola, holaxe du gorrotoak ere bere estetika.