15 thoughts on “Auto-gorrotoa.

  1. Bakizu, Bixente, gai berdinera bi aldiz jo eta ezinbestean obsesiopean bizi den ero pitxatua zareneko seinaletzat hartuko dugu.
    Bizi garen munduan gai bati buruz ideia bat baino gehiago euki eta azaldu nahi izatea erotasun hutsa behar duelako, noski…

  2. Bai, arabarra, holaxe da: gauza gutxiri buruz izan behar ideiarik eta ideia bakarra, ikuspuntu bakar batetik eta formulazio tipikoei haien larru peko zainak astindu gabe.

    Eta Bosco maitea, nik uste nuen (eta dut) guztiz sanoa dela hainbat gauza eta jarrera gorrotatzea, guztiz sanoa den bezala gorroto batzuk kritikatzea. Baina tira.

  3. “Gorroto sanoa, niretzako, nolabait esan, bizi atsegin baten sinale da. Orain ez da lehen hainbeste ikusten, baina, gorroto sanoa, urtean behin alorretan eta belarsoroetan zabaltzen zen gorotza bezalatsu da niretzako. Ematen du zakarra, beltza, zikina, eta usai gaiztokoa dela, baina, lurrak atseginez bereganatu eta urte guzirako ongarri bihurtzen dizu segituan, biziaren alimentu. Horra gorotz beltza, aldi llabur bateko gorroto sanoa, urte guzirako ongarri gozo bihurturik”.

    Patziku Perurenak, Dakiguna Ikasten liburuan, 165 or. Bixentek dioen “guztiz SANOA dela hainbat gauza eta jarrera gorrotatzea, guztiz SANOA den bezala gorroto batzuk kritikatzea” irakurtzean, ‘sanoa’ hitzak egin dit pizt Patzikuren ‘gorroto SANOA’rekin. Beste adibiderik ere badakar Patzikuk bere lanean. Eta baita honakoa, pena punttu batez esana: “Oso gizon guti aurkitu ditut gorroto sanoan bizi direnak”. Eta aitorpen hau, San Agustinen ‘konfesioen’ parekoa: “Beti esan izan dut: nire lagunik onena: gorrotoa hobekien bideratzen duena. Ni neu ere, gorrotoa hobekien bideratu dudanean izan bainaiz neure buruaren lagunik zintzoena eta sanoena. Horregatik, uzten dut jende asko alde batera: hizketan hasi ordu, nabaritzen baitzaio ez dakiela ongi gorrotatzen. Eta niretzako, munduko botikarik hoberena izaki ongi gorrotatzen jakitea”…

    Hara, ‘bakeaz’ hainbeste ari garenean, gorrotoaz sano-sano pentsatu eta sanidadez bizitakoak…

  4. Gorroto sanoarena erratean ez nintzen gogoratzen (kontzienteki, bederen) Patzikuren gogoeta horretaz, baina seguru nago nire burmuineko bihurguneren batean gordeta nituela haren hitz horiek, eta beraien kabuz aurkitu dutela bidea nire teklatuan blog honetan agertzeko. Mila esker, Pello, Patzikurena hona ekartzeagatik.

  5. Gorroto dut soldaduzka, gorroto ditut militarrak! Gorroto ditut manifestazioetan herritarrak jipoitzen dituzten maketoak!Gorroto ditut orain dela 60 urte honera lanera etorri eta hemengo hizkuntza eta kultura mespretxatzen dituztenak berea inposatuz!Gorroto ditut epaile espainolak!Gorroto ditut txapel oker torturatzaileak!Askatasuna maite dut. Nire familia,lagunak eta herritarrak maite ditut. Gora Euskal Herria askea!

  6. Topikoa da maitasuna eta gorrotoa uztarturik dabiltzala esatea, baina hala da. Baina hala ere esaera lausoegia deritzot hari: aldizka pertsona nahiz gauza bera maite ohi dugu edo gorroto ohi dugu. Beste batzuetan, berriz, batenganako maitasunak besteenganako gorrotorantz garamatza… Lehendabizikoa oso ondo deskribatu zuen Catulo erromatarrak “Odi et amo” gogoangarrian, baina bestea oso ondo adierazi zuen Yeats poetak “Easter 1916” olerki sonatuan: “Zein izan zen hainbesteraino amorarrazi zituen gehiegizko maitasun hark….?”

  7. Arrazoi duzu, Jurtzixabi. Sakona da bere itxurazko sinplezian Catulorena eta zorrotza Yeatsena. Baina bi kontu bakarrik: a) Iraunkorragoa izan ohi da inori arrotz egiten zaizkion kultura edo hizkuntzekiko amodio/gorrotoa, pertsonekin-edo inork sentitzen duen amodio/gorrotoa baino; eta b) Gorrotoak iraun artean, nago ez delakoan guztiz desbideraturik erraniko hiperbole hori.

  8. Gorrotoa (agian gazteleraren eraginaren ondorioz) oso hitz gogorra da niretzat. Gaztelerazko “odio” esanahia duenean, gorrotoak itsutu egiten du gorrotatzen duena, arrazoirako ahalmena kentzen dio, eta gaixotu egiten dio arima. Historian zehar oso agerian gelditu dira beti gorrotoak ekartzen dituen ondorio tamalgarriak. Ikuspuntu horretatik, Bixente gorrotoarekin bueltaka hainbeste ibiltzea nahiko lekuz kanpo iruditzen zait, eta sentsu batean, arinkeria penagarri bat. (Noski, Bixenteren aukera da eta askatusuna dauka nahi duenez temosoa izateko). Eta horrela iruditzen zait (penagarria dela esan nahi dut) bereziki hizkuntzekiko gorrotoaz ari delako, denok baitakigu euskarari dagokion neurrian behintzat, hizkuntza politika egiteko aitzakia besterik ez dela. Baina, esan bezala, libre gara nahi dugun bazainbeste gaizki geratzeko.

  9. Libre zara, Bosco, abiapuntuko erranerarekin nahi duzun sentimendua edo inpresioa jasotzeko. Baina jakinen duzu soziolinguistikan zeri deitzen dioten auto-gorrotoa (gazteleraz, auto-odio), gogor samarra, bai, baina adierazkorra. Kontzeptu horrekin egiten du joko “Auto-gorrotoa” izenburuko apunteak, nik irakurtzen dudan moduan, eta bertze mundu zabalago batera (hizkuntza gutxituetako hiztunen fenomeno psiko eta soziolinguistiko horretatik harago) eraman nahi du irakurlea…

  10. Ez, ez dut ezagutzen soziolinguistikaren jerga espezializatuta (edo hutsa, auskalo), are gutxiago gutxieneko hizkuntzei buruzkoa. Baina hizkuntza hauetaz hitzt egiten, eta kanpotik ikusita, noski, batek esango luke auto-gorrotoa baino hobe dela biktimismoz edo txilborrari begiratzeko joeraz hitzegitea.

    Nolanahi ere, nire kritika ez zen Auto-gorrotoa izenko artikulutxogatik, baizik eta gorrotoarekin gora eta behera zeneramatzan segidagatik. Esan bezela, temosoegia, eta esanahi gogorra daukan hitzarekin. Ematen du gozatzen duzula gorrotoz ari zarenean, ume tixikiek egiten duten bezala gai eskatologikoekin.

  11. Ez, auto-gorroto kontzeptua soziolinguistikoak ez du zerikusirik biktimismoarekin, alderantziz baizik nire uste apalean: bertze kontzeptu “anti-terrorista” honekin sinetsiko banu, erranen nuke gehiago duela zerikusirik “Stockholm-eko sindrome” deiturikoarekin.
    Gorrotoari buruz, giza sentipen bezala ulerturik, ni, Patziku Perurena bezala, nietzschearra samar naiz: “gizatiarra, gizatiarregia”. Beldurra eta mespretxatzen ditugun bertze pultsio anitz bezala, gorrotoa ere gizakiaren bilakaeraren motore bat dugula. Aitortu beharko genuke…

  12. Ematen du ez dudala ondo azaldu. Noski ulertzen dudala auto-gorrotoaren esanania, eta are gehiago, ez dut ukatuko egon egon daitekela. Bain nik kontua ezagutzen dudan neurrian, euskararen kasuan behintzat, auto-gorrotoa ez dela jarrera edo sentimendu nabariena esango nuke nik. Esan bezela, nik auto-gorrotoa baino gehigo nabaritzen ditut biktimismoa eta zilborrari begiratzeko joera. Baina auskalo, akaso oso gaizki ezagutzen dut nik eukararen mundua.

  13. Bale, Bosco. Biktimismoaz ere bertze askotan hitz egin dut. Zer sentimendua dagoen hedatuago, zuk diozuna edo auto-gorrotoarena, berdin du kasurako. Niri hasierako apuntea egiterakoan auto-gorrotoarena iruditu zitzaidan egokia, nire ustez, prest dagoenari pentsatu erazteko hizkuntza guztien balioaz.

Comments are closed.