Sintesirik aberatsena.

Azken berritasuna teoria politikoetan: plutokrazia demokratikoa: plutokraten botikak gizarteratzeko, demokratizatzeko sistema, hots, plutokraten botikak herriak har ditzan ontzat.

3 thoughts on “Sintesirik aberatsena.

  1. Ez da gauza berria. Demokrazia asmatu zenetik, plutokraten botikek arnasa eman diote. Orain arte ezagutu dugun demokrazia, plutokratikoa izan da. Eta zaila izanen da askatzea. Plutokraten botikak, ez dira denak txarrak, hala beharrez. Besteen beharra dute, eta. Onen eta txaren artean aukeratzea da, kontua. Onak baliatu, txarak itzultzeko boomerang moduan. Baina, kontuak kontu, plutokraten botika txarek, gure planeta amildegira eramaten dute eta: “M

  2. Jakina, “nihil novum sub sole”! Ez nago ados aforismo horrekin, baina plutokratek horixe nahi dute: “nihil novum”; eta hori lortzeko bai direla gai diskurtsoak aldatzeko, demokraziarena kasu. Gaur direla uste dut inoiz eta inor baino “demokratikoagoak”; hori bai, “demokratizatzea”, ene ustez, goiko apuntean aipatzen dena da: “demos”-ak (herritar guztiek, ez bakarrik ondasun jabeek edo kultuek bertze garaietan bezala) plutokraten errezetak bere egin ditzala. Gustatuko litzaidake ezkerrekook plutokrata horiek duten gaitasuna izatea, baina “nihil novum” hori gezurtatzeko: diskurtsoak berritzearekin batera, errealitatea ere berritzeko.

Comments are closed.