13 thoughts on “Zein baino zein antzuago?

  1. Oi, Andoni! Nork erran du hori kritika ezina denik? Alde batetiko akritizismoa begi bistakoa izan da, ezta?, Arrasateko alkatetzako taldean. Bertzeetan ere bai, noski, eta sarri salatu dut hori. Ala ez? Zoriontsua zu, gazte (gazte zarela suposatzekoa da) kementsu hori, beltza ikusi nahi duzuna beltza ikusten duzulako, eta zuria ikusi nahi duzuna zuria! Zoriontsua, bai, eta badu horrek bere alde xarmanta, baina…

  2. Niri otu zait ezen Euskal Estatua den Nabarroako Estatuaren Lehen Errepublikaren baitan hiru erakunde publikok honoko izenak ukan ditzaketela:

    01 NABAR TELEKOM.

    02 NABARROAKO BURDINBIDEEN SARE NAZIONALA.

    03 NABAR POSTA.

    Estetika kromatikoa gorria eta horia izan daiteke, edo bertzenaz beltz, zuri eta gorria.

    Adibide gisa erranen nizuke Erresuma Batuko Telefono Kabinetako diseinua XX. mendekoa bada egia da ere ezen diseinuaren arlo sublimea XIX. mendeko arkitektura neoklasikotikan ulertua dela. Zer iruditzen V

  3. Nahiz eta “accusatio” guztiek “excusatio”rik eskatzen dutela dirudien, zure “accusatio manifesta”k, hain lekuz kanpo dagoenez, ez zuen merezi berez “excusatio”rik nire aldetik (merezi izatekotan, zure aldetik izanen litzateke). Dena den, bere ideiak niri adierazten saiatzen diren guztiei diedan begiruneagatik erantzuten dizut.
    Zure estetikaz, zure arkitektura politikoaz…, zer erran, zurrunegia iruditzen zaidala ez bada?

  4. Estatu bat berez da zurrunegia. Ez dut uste nire errua denikan ezen Estatu oro zurrunegia denikan.

    Hala ere, Estatu bat kudeatzen duenak erabakiak hartu behar ditu. Erabakiak ez dira anbiguoak, erabakiak zurrunak dira. Hipoteka ordaintzen ez badut ondorioak ditut. Hori bezain zurruna da Estatua. Zerga ordaintzen ez badut ondorioak ditut. Hori bezain zurruna da Estatua. Arnasten ez badut ondorioak ditut. Hori bezain zurruna da Estatua.

    Litekeena da gogo-egoera kolonialaren baitan zurrunegia izatea gogo-egoera soberanoa. Etika soberanoa. Estetika soberanoa.

    Baina, nonbait ez omen da zurruna etika inperialen agintzea edo estetika inperialen jarraitzea. Izan ongi.

  5. Estatuak ta zurruntasunak aparte (esan behar dut “ezen” eztabaida hori sobera jorratuta dagoela berria.eusko partehartze libreko gune guztietan, Andoni nekaezinak eramana)… ona iruzkina. Gaitzezpenak “hitzak” baino ez direneko argudioa hain sarri entzun dut, zentzu estuan aspertzeraino entzun ere. Eta beti “hitza” “ekintzarekiko” jazargotzat azalduta. Jazargo hori zilegitzat eman litekeela ere, hartatik “hitza” “izanarekiko” jazargora eraman nahia oso agerian dago gehienetan… hitza baliogabeko zerbait bailitzan, bakarrik ekintzek balioa omen dute-eta. Eta hitzak pentsamenduaren islada dira ordea, hiztunaren barne biziaren azalaratzea dira azken finean, ekintzak ere diren bezalaxe. Eta barne bizi horrek balio handirik ez omen dueneko (ez omen dieneko) ondoriora daraman silogismoaren lehen zatia hain sarri entzun beharra tristea zait beti.

  6. Ez da beharrezkoa kondena deklinatzea zure gaitzespena adierazteko. Zerbaitekin ados ez gaudela erratea aski litzateke. Kritika minimoa txalogarria litzateke. Baina ez. Hori ez dut orain arte ikusi, ez entzun, zenbait sektoreren baitan.

    Eta ez dakit zure kasua izanen den, Andoni, baina nik ez dut “nagusi”-rik behar ene ustean ongi eta gaizki dagoena ikusi eta salatzeko. Zuk?

  7. Yoda, ongi dakidanez ezen ni naizela zure ni, eta ezen zu zarela nire ni, bada ez nintzateke egonen hain ziur nire ideien inguruko jatorriari buruz. Yoda, hala ere, erratea ezen norbera bere buruaren nagusi dela erabatean kolonizatutako Herrian bizita, bada zer nahi duzu erratea, Yoda, zalantzak ditut zure nagusigo horren inguruan. Yoda, gizakia abere soziala da, eta zu euskalduna izanikan jakin behar izanen zenuke zure hizkuntzak ea zenbat kotizatzen duen kolonizazioaren eremuan. Yoda, ni nire buruaren nagusiAGO naiz ni suntsitzen nauen horren jokuan sartzen ez naizeno. Yoda, ziur zaude zu zureaz, bada utz iezadazu niri ziur egoten nireaz. Yoda, errespetu hori eskatzen dizut. Yoda, ulertu al didazu, Yoda?

  8. Andoni, ulertu dizut, Andoni. Hala ere, Andoni, ez nago horren seguru nik erraten dudan hori zuk ulertzen duzunik, Andoni. Ez da beharrezkoa inongo jokotan sartzerik. Ez da “kondena” hitzaren kontua. Barne-eztabada, gogoeta eta kritika da nik bilatzen dudana, eta ez hitz hutsal bat. Baina zalantza dut hori egiteko kapaz den inor gelditzen ote den zenbait sektoreren baitan…

    Eta beste kontu bat: nik zor dizudan errespetu guztiarekin, Andoni, hitz egin dizut, Andoni, eta gauza bera eskatzen dizut zuri ere, Andoni. Ulertu didazu, Andoni?

  9. KOLONIZAZIOA:

    Euskal Herria gure komunitate kulturala da, eta Frantziako Estatua eta Espainiako Estatua gure bi sozietate politikoak. Bi sozietate politiko hauek euren legitimazioa inbasioan, okupazioan eta konkistan oinarritzen dute, eta inperialismoaren baitako mendeetako kolonizazioan garatzen dute Biolentzia Inperiala erabiltzen. Joan dira Hauteskunde Kolonialak eta ongi baino hobe agertu da ezen hautes sistema kolonialek Euskal Herria den komunitate kulturala frantziar Herria eta espainiar Herria diren komunitate kultural bilakatzen dutela. Hau kolonialismoa da, eta Alderdi Kolonialistek eta Alderdi Kolaborazionistek hau baliatzen dute euren presentzia koloniala inposatzekotz. Euskal Herrian herritar kolonialistek ez dute indar berbera Frantziako Estatuaren eta Espainiako Estatuaren kolonizazio semiotikorikan eta mediatikoarikan gabe. Euskal Herria den komunitate kulturalaren sozietate politiko soberanoa, beraz legitimoa, Nabarroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude