4 thoughts on “Izengoitien gerrak.

  1. Niri inoiz ez didate jarri izengoitirik. Deitu, behinik behin, neure izenetik deitzen didate guztiek. Agian neronek jakin gabe baten bat izango dut… Nire inguruan gehienek dute eurena. Nik ere ez al dut, bada, goitikatu beharreko izanik?

    Egia esan, ez dakit jartzerik nahi dudan: ezarritakoa gustatu ezik ezin uko egin!

  2. Oso ona, Pello!! Gustatu zait zure ateraldia. Gaur lasai egingo dut lo. Halere, niri handi xamar ez ote datorkidan… Gure ibai eta erreken aldean otzan-otzana naiz.

  3. Ura duk, Ibai, izakietan otzanena. Beti beheraka: laino eta hodeietatik behera, lurrera iritsitakoan ere, ahalik eta beherena… nekez topatuko duk, ibaiko ura baino otzanagorik. Kaleetako iturrietan bai, han ipintzen ditek goraka irteten den ur harroagorik. Baina, ibaian, beti behera, beti xumeen eta apalen neurrian. Hi, Ibai izanik, urezkoa izango haiz, ezta? Izakirik apal, otzan eta xumeena, hi heu! Zorioneko, Ibai! Hau dena, gure Asisko ttikiaren eskola duk: Hark deitu zioan urari, nik dakidala lehenbizikoz, honako deituraz: “Goratua zaitez, ene Jauna, arreba uragatik; txit onurakor, umil, bitxi eta garbi delarik”. Hala bahaiz, zorioneko hi, Ibai!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude