Dudagarriak, oso, gizakiak asmaturiko zeruak. Baina burugogor izan behar, gizakiak gauzaturiko infernuekin ez sinesteko.
Month: apirila 2008
Fikzio-eternitatea
Josueren elezaharra eginen du egia gizakiak: bira ez ematea lurrak, ez bere ardatzari ez eguzkiari. Eguna izanen da betiko: azkenekoa.
Asmazio askatzaileen alde
Gizakion kultura guztiak asmazio zoragarriak baldin badira, gizakion jakinduria asmaturiko kontzeptuen bidez garatzen eta zabaltzen eta komunikatzen baldin bada, asmamena baldin bada gizakion dohain gorenetariko bat
Askatasuna
Zoria
Aukeran, esperantza
Ziurgabetasunik ezean, esperantza patu.
Dudazko habia
Dudek egiten diote habia esperantzari.
Liburuak jainko
Oi, Liburuaren Erlijioak, liburu gehien erre(tzen) dituzuen Liburuaren Kultura horiek!
Kultura naturala
Euskal epikureismoa proban
Leku gutxi gure herrian, euskaldunoi tradizionalki leporatu dizkiguten bertute eta bizioei erreparatuz gero, epikureismoarentzat. Aldatuz joan dira gauzak, industrializazioak eta garapen ekonomikoak industria eta modernia osteko bizi-ereduak oka egin zizkigutenetik hona: errotzen joan dira gure gizartean epikureismoaren lurrin goxoak. Baina leku gutxi oraindik ere horrelako finezietarako gure giro politikoaren zurrunbiloan, alde desberdinetako eragileek zaputz ditzaketelako ustez bertze aldean daudenen bizimodu asmoak. Xabier Mendigurenek Bizitza homeopatikoak liburuan (Susa, 2008) horixe kontatzen digu: nola jartzen duten proban alde batekoek pertsona batzuen epikureismo xalo baten nahia. Liburuaren honako nire iruzkin hau, Berria-n, igandean, 2008/04/20, atera da, goiko izenburuarekin.
Δ Δ Δ
Burua mailu
Badaude ortodoxoak heretiko-mailurako bokaziodunak, eta fin-finak jartzen direnean, burua erabili nahi: mailu gisa.