Asmazio askatzaileen alde

Gizakion kultura guztiak asmazio zoragarriak baldin badira, gizakion jakinduria asmaturiko kontzeptuen bidez garatzen eta zabaltzen eta komunikatzen baldin bada, asmamena baldin bada gizakion dohain gorenetariko bat

4 thoughts on “Asmazio askatzaileen alde

  1. Bai horixe! Ezagutzen dut Volgako batelariena, eta hobe joanen litzaiguke horrelako asmazioekin bertze batzuenekin baino (bertze hauek, gainera, euren asmamenarekin sinetsi ez, eta biziro haserretzen dira asmatzaileak direla erraten diegunean).

  2. 2005ean beste asmazio bitxi eta eder argitaratu zen: Marie Darrieussecqen “Le Pays” (Paris, Gallimard, 2005).

    Parisen hainbat urte emanda, protagonista (hein handi batean, egilaren beraren transposizio bat, nik uste) bere sorterrira itzuli da: independizatu berri den Le Pays des Yuoangui, Euskal Herriaren trasposizio bat, alegia. Askotan La Glyphe mendia aipatzne da: Larrun mozorrotzeko modu eder bat…

    Politikatik nahiko urrun badago ere, hizkuntzaren auziak pisu handia dauka asmazio honetan (“La Langue” da 3. atalaren izenburua, hain zuzen ere), eta ez da falta euskararen agerraldi txiki bezain hunkigarri bat:

  3. P.D. Uste dut hura ez dela M. Darrieussecq-en lan batean Euskal Herriko kontuak azaltzen diren lehen aldia. “Bref sejour chez les vivants” eleberrian ere baserria saldu nahi duen amaren istorioa dago. Bestalde, ahaztezina da hor egiten duen Sud Ouest-eko kronika “euskaltzale” baten parodia…

Comments are closed.