Testuen autonomia edo independentzia

Fernando Pessoaren niaren biderketa ariketak muturreraino eramanik, Joxe Austin Arrietak bere ni ezberdin hainbaten bidez sartu da gogoetetan gaurko Euskal Herriko kalezulo politiko honetaz. Erdi saiakera erdi nobela omen den honetan, zorionez, nobela gisako tratamenduak ematen dizkio xarma eta balio bereziak Terra Sigillata obra honi. Joan den hilabetean, apirilaren 6an plazaratu nuen Berrian hurrengo iruzkin hau.

D D D

Idazle baten eskutik ateratzen diren testuek badute hartzen bizitza propioa, egilearen asmoez haratago: irakurleak hartzen du parte birjaiotze horretan, hainbat eta emankorrago zenbat eta jantziago izan irakurlea. Horretan datza, zentzu sakonean, baieztapen zahar haren funtsa: alegia, egileak direla euren idazkien jujerik kaskarrenak. Dena dela, jakina, ez gorpu, bizirik baizik, jaio behar du testuak, irakurlearengan sormenaren zirrara eraginen badu.

Harriturik utzi ninduten Terra Sigillata-ren aurkezpeneko egilearen hitz batzuek: