5 thoughts on “Hegan eginen badugu

  1. Eta zergatik ez, ahal bada, biharko lana aurreratu eta etzikoak ere jostea ez legoke txarto… hori bai, gaurko kometa josterakoan atzo egin genituen akatsei erreparatuz. Tipikoegia naiz ezta?

  2. Baina non daude, bada, gaurko kometak? Adabakiak baizik ez dut ikusten, eta kometak nahiko nituzke biharko…, eta etziko, jakina. Banago gaurko adabakiekin baizik ezinen ditugulakoan eraiki. Schopenhauerrek erran omen zuen honelako zerbait: orain bakarrik egin daiteke ezer; etorkizunaz, aldiz, amestu baino ez. Agian, nik diot, amets horiei begira egin dezakegu zerbait gaur, baina beti ere gaurko zarpailekin.

  3. Etorkizunerantz: Amestu, asmatu, egin. Ez alderantziz, eta adabakien jostea zorion izanen da. Amesteko giroa, aspaldi zapuztu zuten, indarrez, ahaldunek. Zoritxarrez dena hankaz gora jarri (erantzukizunak banantzen pasatzen dute denbora, politiko entzutetsuenek) eta ezinean gabiltza, egin eta egin, dena izorratzen. Ohartzeko tenorea da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude