Ez adiorik

Zapalak hegalak, lanak dituenak. Lanak zapaldurik, datozen asteotan ezin hegan egin gogoak, ez bada aldizkako eta ezusteko jauzika. Noiz arte, batek daki. Halaz ere, ez adiorik.

2 thoughts on “Ez adiorik

  1. ‘Ezusteko jauzika’ horien zain gelditzen gaituk, Bixente. Lanak ez ahal hau zapalduko, eskarmenturik ere baduk eta: “Arre arre, zalko zalko, erratza gainetan, akelarrera dihoaz sorginak aidetan, sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik, txiruliruli, txiruliruli, nork libratuko ote du Bixente hori”, kantatuko diat nik Salbatore Mitxelenari hitzak hartuta.

Comments are closed.