Autore bat pertsonaia bila

Jenderen ehiztari dugu edozein idazle. Zer eginen dion gero ehizakiari, zer zatiak probestuko dituen, haren larrua agian pertsonaia bati itxura emateko, edo haren atalak mugiarazteko, edo haren begiak munduari so egiteko, edo haren erraiak metabolizatu eta nortasun berri bat eraikitzeko, horren beldur dabiltza sarritan idazleen lagun eta ingurukoak, ehizaki horiek zer bihurturik ikusiko duten euren burua idazlearen izkribuetan. Atzo, ekainak 29, ikusi zuen argia Berrian Asel Luzarragaren Abaraska narrazio labur bildumak ehundu duen eleberriari buruzko beheko ene iruzkin honek.

Δ Δ Δ

Pirandelloren antzerki obra hartan autore bila zebiltzan sei pertsonaiak alderantziz ikusiz, Asel Luzarragaren Abaraska eleberri honetan idazle-gai bat doa pertsonaia bila munduan zehar; baina, ziriari zotza sartuz, idazle izar batek pertsonaia bat gehiago bihurturik ikusiko du bere burua idazle-gaiak eta, Unamunoren Nieblako Augusto bezala, kontu eske ibiliko zaio nonbait idazleari: produktu hau