One thought on ““Eppur si muove”

  1. Garaiko agintariak eta bereziki Eliza nardatu zuen Galileok esandako egiak. Joan den mendean eta gaurkoan ere egi askok min egiten die handi mandieri eta politikarieri; Benito Lertxundik zera abestu zuen Francoren diktatura beherantz ari zelarik: “Egia esateko zertako baimenik ez du gizonak”. Hala ere gaur egi nardagarriak salatzen dituzten batzuk ez dute Galileo pairaturikoa jasanen. Haien berrezagupenak behintzat ez du bost mende igurikanen. (Duela gutxi berrezarri edo errehabilatu zuen Galileo Batikanoak)Bainan egia esateagatik asko dira mututuan edo kartzelan. Sigmund Freudekin batera filosofiaz hartu behar da gauza, naziek pentsalari askoren liburuak erretzen ari zireneko esaten zuelarik: ” Mundua hobetzen ari da behintzat: gaur nire liburuak erretzen dizkidate; duela bost mende erreko ninduten”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude