Arbasoen sufrimendu markak ere…

Geneak ez ezik, bizipenen zigiluak ere heredatzen ditugu nola edo hala arbasoengandik, nahiz eta haiek arakatzen, askotan, beldur sagaratu batekin baizik ez garen ausartzen, tabu bat izanen balitz bezala. Beheko iruzkin hau egin nion, gustura egin ere, Berrian (2007-10-21) Lydia Flem-en Amodio gutunak oinordetzan nobelari.

Δ Δ Δ

Biologiaren lilurapean bizi gara. XIX. mendean arraza kontzeptua asmatu zenetik, oinarri ustez biologikoen gaineko arrazismoa izan da mendebaldeko pentsamenduaren ardatz bat, gizateriaren etorkizun zorionekoa politikoki bermatzerakoan. Hala ere, Hitlerren biologia zalekeriak eskainitako