Frantsesezko literaturak XX. mendean eman duen kausaren batean engaiatu idazle sorta aberatsean, Andr
Month: urria 2008
Nafar elebi(zi)dunok
Hor ibili gara, jende gehiagok atera diezaien mihia mihisea jantzi nahiko liguketen horiei.
Tortura, lege?
Torturaz galdetzea legediaren kontra joatea baldin bada, tortura lege.
Epaile jainkotuak
Gure senera etorri ezinean
Politikari borrokalariak? Salbuespenak, bistan dena. Politikaz dakiten borrokalariak? Are gutxiago, senez omen. Nola etorriko mundua bere senera?
Gehiegi beti ere
Oso gutxi, seguru, baina gehiegi beti ere, bakezale antipazifistak.
Politizatzea
Gauza orok ez du zertan izan politiko; gauzekin sortzen ditugun arazo kolektiboak dira politizatu beharrekoak.
Euskararen xarma erotikoa
Eremu guztiak errebindikatu behar ditu euskarak, arlo literarioetan ere, eta ipuin bilduma hau dugu errebindikazio praktiko horietako bat. Honako iruzkin hau egin nion Berrian, 2008ko martxoaren 23an.
Δ Δ Δ
Arturo Campionek eta euskararen apologista kristau haiek gaur altxatuko balute burua, euskaltzale izaten jarraituko al lukete? Begirune gabeko galdera nirea, bai historiarekiko, bai gure munstro sagaratu haiekiko, horixe badakit, ezin dugulako iragana pentsatu oraina izanen balitz bezala, ez eta ere zer pentsatuko ote luketen haiek gaurko egoeran biziko balira, baina barkatuko didazue. Izan ere, kontuan harturik bertzeak bertze zer arrazoiak ematen zituzten euskararen alde, kontuan harturik moral kristau tradizionalaren babes murrua ikusten zutela gure hizkuntza honetan, zer keinu gaitzesgarriak ez ote litzaizkieke marraztuko begitartean hau bezalako ipuin bilduma baten aurrean, Txalapartako Literotura sailaren aurrean edo ipuin erotikoen lehiaketen aurrean?
Bederatzi narrazio bildu ditu Rafa Ugaldek Relax izeneko liburu honetan, generoak eskatzen dituen arau topikoei jarraikiz: sexu agindupeko zertzelada hutsak, erromantizismo eta maitasun sentimenduetatik kanpo, irakurlearen grina berotu eta arindu nahian, olgeten deskribapen zehatz eta elipsi gabekoak
Politikari apolitikoak
Garaipenaz mozkortu
Euforiak itsuturik ekin zioten Friedmanen jauregia eraikitzeari Berlingo harresiaren hondakinekin, txanpainaz-eta argamasa oratuz