2 thoughts on “Zenbakizko nortasuna

  1. Zenbakiek zerbait konkretua azaltzen digute; fetxak, datak, sailkaketak,kopuruak etbr.Zenbakiz jositako k/k 1-ek nortasun aldaketak sortzen ditu gizakiongan;Gizartearen gaitz nagusienetako bat, kontsumismo masiboa sortuz. Denok nai dugu gure nagusiak duen soldata nagusirik badugu behintzet, munduan dauden gauza guztiak erosteko. Oso jende gutxi konformatzen da bere herrian duenarekin; beti zerbait inportatzen gabiltza, agian gure herri inguruan gauza hobeak izanda.Dirua edo aberastasuna ez dago zenbakiz, kopuru zehatz batez adierazterik ordea, munduko aberats askok beraien buruaz beste egiten dutela ikusirik.Txiroa Euskal herrian ez da aberatsa inoiz izango baina afrikan txiro zoriontsuak gehienak; ametses betetako burmuinak. Zenbakitan oinarritutako nortasun hobetzeak gizakion ahultasuna erakusten du, krisi garai hauetan ikusten denez.Gizaki bakanen eguneroko penuriak!

  2. Ados, Kuttun, erabat. Dena dela, nortasuna edo identitatea ez da bakarrik bakoitzak bere baitan ikusten duen modukoa, bertzeek ikusten gaituzten modukoa ere bada. Bankuek, jakina, euren parametroetan, bertze edozeinek baino sakonago ezaugarritzen gaituzte. Baina gaurkoa bezalako krisialdietan beraien buruaz bertze egiten duten aberats pobre horiek ez ote duten euren burua neurtu eta ezaugarritu euren diru-kopurua zenbatzen duten zifren arabera? Hau da, ez ote dute bat batean euren burua nortasunik gabe ikusi?

Comments are closed.