Nork bere eskubidea

Gustukoa dut berez erdaldun diren lekuetara joatea. Ezinegona sortzen dit, aldiz, euskaraz aritzea espero egiteko den lekuetara joan eta gehien bat erdaraz entzuteak. Baina badute hauek eskubiderik nahi bezala egiteko…, erresumintzeko nik adina eskubide.

2 thoughts on “Nork bere eskubidea

  1. Berez erdaldun izatearena… tira, ez dut uste gauzak berez direnik, hala egiten dituzte/gu. Bestela ere, erdara espero dudan tokietan ez dut ezer onik espero (betiere euskararen erabilerari begira), beraz zaila da ezinegona edo sortzea.

    Ezinegona sortzen didana euskara espero dudan toki, jende edo esparrutan erdara barra-barra entzutea da. Horrek bai erresumintzen nauela. Gauzak hobera doazela uste dut, kalean bederen, baina moteltasun honek erretzen nau.

    Pdt: Nafarroan bizi naiz, eremu ez euskaldunean, agian honek nire ikuspuntuan eragina izanen du.

  2. “Berez erdaldun”… Beno, Burgo de Osmatik idatzi nuen apuntea, non egun batzuk pasatu ditudan lasai ederrean nire idazki batzuk lantzen.

Comments are closed.