Tesia gorabehera

Zer pentsamendu gutxi ezagutuko genuke, gureekin bat datozenak bakarrik irakurtzeko prest egonen bagina! Hutsalak irudi daitezke hainbat eta hainbat ideia, baina haien atzetik baldin badago sormenik azalpenak ematerakoan, aberasgarriak suerta dakizkiguke nola edo hala. Iruzkin hau egin nion atzoko Berrian Musu truk saiakerari.

Δ Δ Δ

Irakurle honen perbertsioetako bat, saiakera kontuetan, egilearen tesiak berak baino gehiago, ideien garapenaren edertasunak, eraikuntzak, sen estetiko eta literarioak, artifizioak hitz batean, eragiten diola da. Zer erranik ez, tesiarekin batere ados ez egonik ere, tesiaren zailtasunek, haren sinesgarritasunaren inguruko zalantzek, tesiak sor dezakeen harridurak berak, eramaten dutenean eraikuntzaren artifizio ederrera, berau apaindura hutsa izan gabe. Musu truk saiakera honen kasua, hain zuzen, ene ustez.

Xalo-xaloa, tesia. Eta ez preseski ETAri eskatzen dionarengatik, armak musu truk eta negoziaziorik gabe uztea alegia. Horren atzetik teorizazio oso bat dago, Euskal Herriari buruz, gizarte osoari buruz, estatuari buruz, politikari buruz, ideologiei buruz, nazionalismoari buruz, euskarari buruz, mintzo-komunitateari buruz… Ez dakit ETAri eskainitako irtenbidea aitzakia hutsa izan den tesia azaltzeko, edo ETAren kalezuloak berak bultzatu duen egilea hura eraikitzera. Nolanahi ere, teorizazioari deritzot xaloegia, ez