Zerumuga iheskorrak

Opera prima guztiek badute sorpresa-kutxaren izaera halako bat, jakin-mina eta zirrara puntu bat sortzen dute, areago saridun suertatu baldin badira. Gero, edukiak piztu edo zapuztuko du, neurri batean edo bertzean, zirrara hori. Xabier Altuberen opera prima honetan, atzo Berrian komentatu nuena, maitasun bizipenen inguruko gogoeta filosofikoetan estilo poetiko batekin sartzeko grina erakutsi digu egileak, eta irakurle honen zirrara biziago piztu ere.

Δ Δ Δ

Eleberri intimista bat eskaini digu Xabier Altubek aurtengo Donostiako Opera Prima saria jaso duen honetan. Maitasun triangeluar ohiko baten gainean eraikia formalki, baina batere arrunta ez den tratamendu batekin. Bertizean, Aaron, narratzailea, eta bertze bi angeluetan Olatz eta Alice. Lehengaiak ez dira, halere, horrelako triangeluetako ohiko osagai dramatikoak. Aaronek bere bizipenak eta gogoetak kontatzen dizkigu: funtsean, Olatz eta Aliceren poloen erakargarritasunak haren baitan ikusarazten dion giza izaera. Horixe, giza izaera, ezen ez haren nortasuna, haren psike pertsonala…

Intimismoa, poetikotasuna, baina bere baitatik kanpora, bertzeengana jauzi egiten duena:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude