Lan-erreka uherrean, opor ertzera itotzear heltzen ari zara. Hainbati prometaturiko arrain guztiak hartu ezinen dituzula etsirik, bertzeei eutsi baina zeure buruarekiko konpromisoei uzten diezu. Jakin, ongi jakinda ere, zeure burua dena gehien eginen dizuna kargu, zeure buruak sentiaraziko zaituena ito hurranago.
Horixe da, berez, lanaren “instituzioak” sortzen duen dinamika maltzurra. Gizakiari, bere gizatasuna kenduz bizirauten duena.