Bihotza ukituz

Gurasoen ikuspegi eta sentiberatasunetik idatziriko eleberri bat, hainbat gazte zorabiatu zuen eta duen drogomendetasunaz. Iruzkin hau egin nion atzoko Berrian Josu Penades idazle eta irakasleren Jantzi beltz bi nobelari.

Δ Δ Δ

Eleberri hunkigarria. Ama batek, minbiziak jota, zeinari medikuek urtebeteko iraungitze data jarri dioten, kimioterapia eta guzti, adoretsua halere saihestezinezko egoerari aurre egiteko gai izateraino, egunkari-gutun bat idaztea erabaki du, bere egunez eguneko eta iraganeko bizipenak papereratzeko asmoz. Esperantza lauso batekin: alegia, aspaldian galdu duen alaba batek, gaztetan drogetan murgildurik eta auskalo non dabilen alabak, egunen batean irakurtzeko parada izanen duelakoan. Ausardiaz bezainbertze sentimendu onez beteriko etxekoandrea damu da batek daki zer egin zuen gaizki, alaba bide horietan zehar galtzeko, hamarkada batzuk duela heroinaren ihesbidea hautatu eta hiesarekin topo egin zuen belaunaldi edo promozio haietako hainbati jarraikiz.

Ez dago salaketa sozialik edo instituzionalik, oso-oso zeharka ez bada. Amak berak hartu zizkion lehen susmoak alabari, amak berak lortu zuen susmo horien egiaztapena, drogak banatzen zireneko itsas-bazterreraino alabaren peskizan ibiliz. Ageriko sekretua eta Ertzaintza-postu batetik hurbil-hurbilekoa, moila hura. Laguntza eskatu ertzainari une hartan bertan, baina alferrik: