Progreso xarmangarria

Hamelinen txirularen xarma bezalakoa, agian, Progresoarena: arratoiak desagerrarazi, txirulariaren kontratatzaileek, ospakizunetan mozkorturik, ordaintzeari uko egin, eta haurrak liluratuko ote ditu Progresoaren xarmak mendekuz, arratoien bidetik eramanez etorkizuna.

4 thoughts on “Progreso xarmangarria

  1. Garapenaren aurkako jarrera izatea lau urteko ume batek egin dezakeena da. Garapen ekonomikoaren aurka egotea ez da aski, lagun maiteok, garapen sozialaren alde bazaude, biak eskutik helduta baitoaz. Garapenaren aurka bazaude John Ford handiaren “The Quiet Man” filmak liluratu egingo zaitu. Bestela, oker zabiltzala esan beharko dizut. Gora Naparroa!

  2. Ados zurekin. Bertze irakurketa bat, zurea ez bezalakoa, ikusten dut nik apuntean. Adibidez, zergatik egin zuen Hamelinek (Progresoak) haurrena. Baina libreak dira, jakina, irakurketa guztiak eta horren harira sor daitezkeen gogoeta guztiak. Mila esker, zinez.

  3. Garapena nola ulertzen den noski. Aberaskiloek, eurak aberasteko barrabaskeriak ezinbesteko garapentzat saltzen dizkigute. AHT, Pasaiako “Ekoportua” edo erraustegiak auzitan jartzen ditugunok ez gara “quiet man-ak” inondik ere. Eurak bai lotsabako galantak, txapela eramanagatik ere.

    Gora Nafarroa ustelkeriarik gabe!

  4. Zinismo gorenaren garaian bizi gara, ez dago dudarik.
    Jauntxoak progresista, CEOE progresista, politikari profesional ustelak progresista … baina funtsean gauzak ez dira aldatu. Naredo irakasleak argi eta garbi adierazi ohi ditu gauzak bere testuetan.
    Hona hemen bere azken zutabeko zertzelada batzuk:

    “No puede haber cambio del modelo econ

Comments are closed.