3 thoughts on “Ikasle “dorpeei” zor!

  1. Dorpe hitza dela-eta, duda izan dut nik ere. Ez dakit zein asmorekin idatzi duzun. “Dorpe” erdararen torpe-tik hurbil egonik ere (traketsa), “gaizto” esan nahi du.
    Barkatu iruzkin linguistikoa egitea.
    Ez da kritika inola ere. Zinez estimatzen ditut zure idazkiak.
    Ongi izan.

  2. Mila esker, Txantrea eta Zuru: arrazoi duzue biok. Gotzon Garatek dioen bezala, dorpe mintzoak ere zentzu aldaketaren adibide bat eskaintzen digu. Adiera batean, “gaizto”, “anker” erranahia du, arlo moraleruntz esleitu delarik. Baina bere erdal jatorrizko zentzua ere mantendu du bertze adieretan: mugimendu “astun”, “baldarrekoa”, adimen “geldokoa” ikasketei dagokienez… Irakaskuntza arloan, askotan erabiltzen da zentzu honetan, injustuki ere gehienetan (betiere, irakasleon dorpezia eta errazkeria adierazten baitu gehien bat), eta horregatik jarri dut hitza kakotx artean.

Comments are closed.