Interesgarria, zinez, euskal kulturaz eta haren transmisioaz kezkati gabiltzon guztiontzat Antton Lukuren Euskal kultura? saiakera, Juan Zelaia iazko saria jaso zuena. Iparraldetik, erran nahi baita Iparraldeko bizipenetatik eta sentsazioetatik, idatzia,
Month: iraila 2009
Etorkizuna jokoan
Orainak gu bizi bagaitu, ostertza muga; geuk bizi badugu oraina, ostertza helmuga.
Heroien beldur
Heroi kontuetan, beldurtien noiztenkako heroitasuna, aski.
Harren elikatzaileak
Zorte onari deitzeko, zurik ezean, bere kopeta ukitu zuen gudariak: soldadu eredugarri berau, zerrautsez beterik zuen kopeta.
Paretak bozgorailu
Galderak isilarazi nahi dituenak jasotzen ditu sarri erantzunik ozenenak.
Txundidura
Nolabaiteko berritasun gisa ikusten da euskal letretan eleberri eta saiakera arteko mugen zeharkatzea, Jon Alonso dugularik ausartena, baina bidea jorraturik zegoen bertze erdal letretan. Milan Kunderaren hau lekuko. Areago, barkatu atrebentzia, baina Hermann Melvilleren Moby Dick gogoangarri hura aspaldin jo izan dut nahasketa kitzikagarri horren bertze adibidetzat. Balio beza, bederen, nire aldetik adierazteko ez duela zertan izan astun, gogaikarri eta ulergaitz horrelako narrazio bat. Iruzkin hau egin nion atzoko Berrian Milan Kunderaren maisu-lan honi, gehienbat hari batetik tiraka: nola jakin zuen uztartu bertan islatzen duen mundu-ikuskera filosofikoa eleberriaren egiturarekin eta kontakizunaren zertzeladekin.
Δ Δ Δ
Narraziogile orojakilearen gutxiespen halako bat modan dagoeneko aroan, argi izan du Milan Kunderak eleberrigile guztiak orojakile direla:
Agintekeriaren miseria gorria
Erabakien pobrezia jantzi nahiak argudioen miseria biluzgorritzen du.
Fedegabeon odontologo lana
Aseezina, fundamentalista kristauen mendeku gosea; berdindu ezina, fundamentalista islamdarrena. Eta, azkenean, fedegabeok bien bazka, letaginak ez badizkiegu limaz arraso berdintzen.
Argiak pizturiko dudak
Munduaren nolakotasuna hain argi ikustean, dudapean txunditurik bizitzera kondenatu zuen bere burua.
Hitzen ortzadarra
Diskurtso berriek, hitz berriak? Beren neurrian soilik, ulergarri izanen bazaizkigu. Ezinbertzekoago lana dute hitz zaharretako hautsa astindu eta irisazio berriak askatzea.