Fedegabeon odontologo lana

Aseezina, fundamentalista kristauen mendeku gosea; berdindu ezina, fundamentalista islamdarrena. Eta, azkenean, fedegabeok bien bazka, letaginak ez badizkiegu limaz arraso berdintzen.

3 thoughts on “Fedegabeon odontologo lana

  1. Abertzale guztiak gara fededunak, zalantzarik gabe. Bestela gazteleraz komunikatzen egongo ginateke. Geure jainko gorena Euskal Herria da, ez dugulako bera gabeko mundurik nahi. Pena bat izan zen karlista nafartarren erabakia. Katoliko izateak egin zituen espainiar. Joannes Leizarragaren garaian bezala protestanteak izan baginen seguruenik laurak bat egongo ginateke orain. Baina dena ez da posible. Ateo laizistak ez ditut atsegin, ezta ere ateo erlijiosoak. Antropozentrismoa gorroto dut. Erlijio monoteistarik gogokoena islama dut, ez baitu ez elizarik ezta zelibatorik ere. Alabaina, neure erlijioa naturarekin bat datorrena da. Paganoa naiz, Darwin-zalea.

  2. Mila esker, Marmara, informazio iturri horrengatik. Gauza jakina da orokorrean, baina ilea lazten digute datu zehatzagoek. Gau txoriarena egitea suertatu zait azken honetan, eta une batean Iru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude