5 thoughts on “Harren elikatzaileak

  1. Gizakiak gudara joaten ziren bitartean andrakiek etxea gobernatzeko ardura zuten. Biak ala biak aitaren etxea babesteko prest zeuden. Erabat arrazionala zen biologiaren diktadura hura, darwinismoak esan ohi digun moduan. Kulturak biologiaren zerbitzura egon behar du, eta ez alderantziz. Gizaki postmodernoa ziborg-a da, ez da gizakia.

  2. “Kulturak biologiaren zerbitzura egon behar du”-ela? Ez nuke nik horrelakorik erranen. Biologiak kultura baldintzatzen duela…, ba, bai; zoritxarrez edo zorionez. Gehiago iruditzen zait kulturak neurri batean fisikan eragin dezakeen bezala, biologiaren gainean ere eragiten duela. Bertze kontu bat da, eta horixe da ni kezkatzen nauena, zein den “gure” (gure gainetik dauden handi-mandi horien) kultura (erran nahi baita, irizpide kulturalak).

  3. Emakumea ama izateko jaio da, eta gizonak bere familia elikatzeko ardura dauka. Hala izan da betidanik eta hala izan behar luke egun ere. Biologiak erabakitzen du hori, eta ez goiko handi-mandiek. Liberalismo ekonomikoaren aurka egotea ez da nahikoa, gero liberalismo soziala onartzen baduzu. Estatu Batuetako gerra zibila oso adierazgarri dakiguke. Ezagutzen ditudan progresista guztiek (bai kapitalistak bai marxistak) unionisten alde daudela esaten didate, esklabotzaren aurka borrokatu zutelako. Baina nik badakit beltzen kontua gezur bezala erabili zutela, kapitalismoa ezartzeko. Beraz, galdera da: zer da handi-mandiek agintzen dutena?

  4. Harritu egin ninduen zure komentarioaren norantzak, baina irakurketa azalekoegia, arinegia, egin nion, eta ez nintzen konturatu zergatik norabide hori. Nire blog honetan, 2008.eko maiatzaren 9an, honako hau idatzi nuen:

  5. Zinez eskertzen dizut halako erantzun zabala. Militarismoa zela gaia garbi neukan, gauza da gudari buruz hitz egiteak darwinismoaz eta sexu arteko ezberdintasunaz hitz egitera garamala zuzen-zuzenean. Indigenak gudariak ziren, eta beraien lege bakarra biziraupenarena zen. Hor ditugu naziak ere, indigena modernoak diren heinean. Alta, Hobbesen “gizona otsoa da gizonarentzat”, errealitate gordinegia dela deritzote gaur egungo progresistek, hori denean gizakiaren benetako natura. Gaur egungoa ez da gizakia, berriro diot. Guda naturala da, beharrezkoa, eta naturak erabakitzen du gudara gizakiak joango direla eta andrakiak etxea zaintzen geldituko direla. Bakoitzak ahal duen modura laguntzen du bere egitekoan. Genetikak du hitza.

    Bestalde, gizakiaren misioa honakoa dela irizten diot nik: umeak izatea eta zeure arbasoen zikloa errepikatzea. Baina 1776. urtean gizon batzuk Konstituzio bati esker erabaki zuten mundu zaharra bukatua zegoela eta ziborg-aren bila hasi behar zirela. Erabili zuten aitzakia zoriontasun hitza izan zen. Zuk diozunean bakoitzak bere bizitzaren nondik-norakoak erabaki ditzakeela, liberalismoaren aldarria egiten duzu, norbanakoarena, eta hortaz, kapitalismoarena. Jakina da gizakia animalia sozial bat dela, eta taldea ezabatuz gero, kapitalismoaren zerbitzura dauden ziborg askeak besterik ez dira geratzen. Zoriontsu, baina munduak ezagutu duen diktadurarik ankerrenaren azpian. Nik diruaren diktadura mundiala deitzen diot pairatzen dugun honi. Diruak egiten bagaitu libre, nik ez dut nahi aske izan. Nik gizaki izan nahi dut ziborg-ez betetako mundu madarikatu honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude