Arrazoi bakarra zuen baikortasunerako: oker ibil zitekeelako kontzientzia.
Month: urria 2009
Bizitzaren erritmo sinkopatua
Testu bateko puntuazio-sistema ortografiatik haratago doan zerbait bezala jotzen dugun irakurleoi, hala nola irakurketaren erritmoa neurtzeko, arnasa hartu edota azeleratzeko, erranaldi, ideia, hitz batzuk nabarmentzeko edo haiei zentzu zehatzago edo anbiguoago emateko, doinu ezberdinak emateko erranaldiei
Agnostikoak, fededun
Agnostiko zuen bere burua, fedegabetzat: ohartu gabe federik zuela, arrazoimenak ezagutu ezin duenak ere existi dezakeelakoan. Badaezpada ere, ez zen ausartzen ateo izaten.
Urliaren Memoriak
Mugimendu Konstitu(na)zionala
Ez dute zertan sentitu Mugimenduaren Funtsezko Printzipioen nostalgiarik: Immobilismoaren Funtsezko Printzipioak biltzen bide ditu euren Konstituzioak.
Ideien demokrazia
Ez dituzte ideiak jazartzen, omen; ideiadunak zigortzen dituzte, bistan dena.
Altxor eskas baten notarioa
Literatura-tradizio urria dute hari atxiki eta hartatik ikasteko gure idazleek. Joan den mendeko hirurogeigarren urteetako hamarkada arte ez zen hasi sartzen era normalago batean gure literaturgintza mundu zabalean jorraturiko ildoetan. Hasiak zeuden jada Lauaxeta eta Lizardi gerraurreko garaietan, baina gatazkak moztu zizkien/zizkigun bideak. Halarik ere, badaezpada ere existitu ote zen
Bizitzaren negatiboa
Geure bizitzaren argazkian, negatiboak islatzen gaitu hobekien: egin ez dugunaren ilunak ere, gure irudiaren betegarri.
Txoriburu putzontzia
Altzariz jantzia burua, eta altzari guztiak kaiolak.