Zenbat aldiz zenbat Barne Ministrok egin dute oztopo harrobi berean?
Month: azaroa 2009
Jatorrizko kulpa
Jatorrizko Bekatuaren gainean eraikitako zibilizazio honi, ezinbertzez, errugabetasun ustekizunaren printzipioa aurreiritzi sinestezin zaio; gehienez jota, froga batzuek eta gero sinestekoa. Beti ere, sineskizun.
Autofikzio bat historiara
Zuhur-zuhur ibili zen, ene ustez, Andr
Legearen harlauzak
Legeak Zuzenbidea, sortu bainoago, fosildu egiten du.
Bateraezinak
Arrazoimenak frogatuko balu Jainkoaren existentzia, orduantxe utziko lioke Jainkoak Jainko izateari.
Justizia Anderea
Sexu-indarkeria, geldiezina: Justizia Anderea ere hil dute.
Infernuko politika
Clausewitzi irakurri eta zerua ireki zitzaion: izan ere, aurkaria kiskali beharreko etsaitzat jotzen duen politika baizik ez zuen begiko.
Topasaria
Gizaki Berriaren bila doan politikak, gizaki berririk gabe, betikoon akabera topatuko du azken beltzean. Gizakion artekotasuna ahalbidetzen duen politikak, gizaki berriak topa ditzake ustekabean.
Denbora urri
Banengoen ni egia izan behar zuelakoan
Jaiotze markaren galera.
Giza izaerak baditu bere erraietan sarturik uste baino har gehiago, pentsarazten digutenak Hitler baten gizagabekeriak ez zirela izan historiako zulo errepikaezin bat, pentsarazten digutenak ez dagoela gizagabekeriarik, giza ankerkeriak baizik, gizatiarrak, gizatiarregiak. Atzoko Berrian plazaratu nuen beheko liburu-iruzkin hau.
Δ Δ Δ
Nancy Huston, Jaiotze markak eleberri honen egilea, kanadarra sortzez, Frantzian kokaturik hamalau urtetatik, elebiduna da. Ama hizkuntza, ingelesa; frantsesa, aldiz, gaztetan ikasia. Bi hizkuntzetan idazten du berdin, berak itzultzen dituelarik gero bere obrak bertze hizkuntzara. Eleberrietako pertsonaia eta giroaren arabera hautatzen du bata ala bertzea. Eskuartean duguna, ingelesez idatzia,