Bertze ziklo bat

Bizidunok baditugu geure zikloak: lerro berri bat irekitzen zaigu abiapuntu batetik, aurrera eta aurrera doakigu, gora joan ere gure ustez, baina goiko puntu batetik aitzina konturatzen gara atzera eta behera joaten hasten zaigula, harik eta zirkulu bat, zabalago edo estuagoa, ixtear dagoela konturatu arte. Horrela niri, neure iduriz, orain arteko aforismo edo dena delako azpigenero honekin.

Horri guztiz utzi gabe, bertze atal bat, bertze ziklo bat, ireki nahi dut gaurko honekin, Irakurketei dariena alegia: idazle anitzen aipu laburrek nigan sorturiko zirrarak, labur ere adierazteko asmoz, alde ala kontra

Borboikoen Nafarroa Beherea

Sormen-idazletzaren xarmetako bat izan ohi dira baliabide literario batzuen ezustekoak, agian hauetako batek idazleak berak aurretik pentsatu ez dituen efektuak sortzen dituenean irakurleengan. Erran nahi dut, narrazio batean (dela narrazioaren martxan bertan, dela aldez aurretik prestaturiko eskeman) ataka halako batean aurki daitekeela idazlea eta irtenbide bat bururatzen zaiola aurrera egiteko; bada, idazleak sen ona baldin badu, aukeraturiko irtenbidea emankor izan dakiokeela ez soilik aurrera jarraitzeko, baita ere, berak hori ez ote bilatu arren, bertze kutsu aberasgarri bat emateko narrazioari, bertze irakurketa sakonagoren bat eskaintzeko irakurleari (edo irakurleak inpresio hori jasotzeko). Atzoko Berrian plazaratu nuen beheko iruzkin honetan, Aingeru Epaltzak bere narrazio historikoan egindako