Euskaldunon askatasuna

Euskaraz entzun nahi ez duzula? Bejondeizula, gaixoa bezain askea zara!
Euskaraz entzutea nahi ez duzula? Madarikatua zu: gaixoa bezain larderiatsua zara!

6 thoughts on “Euskaldunon askatasuna

  1. Askatasuna? Gaur egun ia denontzat (klase ertainarentzat, alegia) askatasun berdina dago ezarria; hau da, ingelesa ikasi eta mundu zabalean ibiltzearena. Esperantoarena ez da-eta errealista. Kosmopolita izatea atsegin ez baduzu, zuretzat okerrago. Euskaldun izatea Down sindromea edukitzea bezalakoa da hain zuzen ere, zure moduko bat aurkitu behar baituzu, eta gutxi daude, jakina. Zu, pertsona normal bat izanik, prest egongo al zinateke Down sindromea duen neska batekin ezkontzera? Ez, ezta? Bada, zergatik egin behar dute besteek (erdaldunek) zuk egin nahi ez duzuna? Gorroto dut zuen biktimismoa. Frankismoan ETAren alde egingo nuke, gaur egun abertzaletasunaren aurka egin behar da. Ekoabertzale batek diotsu.

  2. Oroit Kondairari zuzendua:

    Euskalduna izanik zure aburuz Down sindromea duen pertsona bat naiz. Munduan hizkuntza gutxitu bat hitz egiteko ohitura duen pertsonen artean bat gehiago naiz, 4.000 milio pertsonatik gora denon artean, zuk diozunez Down sindromedunak. Hauetatik asko, euskaldunok horien artean, munduan zehar ibiltzeko gaituak gaude eleanitzak baikara. Sindrome hau dugula diozunok, kosmopolita izatea geure baitan daukagu. Hizkuntza ofizialtzat txino mandarina, ingelesa, gaztelera edo frantsesa dutenen artean baino eleaniztasun maila askoz handiagoan dago euskaldunon artean proportzioan. Beraz errespetu minimo bat eduki beharko zenukete euskal hiztunekiko askatasunaren aurkako jarrera inperialista edo diktatoriala darabilzuenok. Euskara eta beste hizkuntza gutxituei buruzko nerea bezalako postura hauek, zu bezalakoek bakarrik nahasten duzue politikarekin, izan abertzalea edo konstituzionalista.

  3. Lau urteko ume batek ere ulertuko luke analogia hori. Barka diezadazue hain gordinki esatea. Ni euskalduna naiz, baina ez naiz abertzalea, ez naiz aspaldi hil zen herri baten zerbitzura jarriko, euskal hiritarra bainaiz, eta benetan eskertuko nuke Berrian heterodoxiak bere lekutxoa izatea. Ez baikara gutxi hala pentsatzen dugunak. Asper-asper eginda nago zuen betiko biktimismo horrekin. Noiz arte? Euskaraz bizi nahi izateak ez du esan nahi ideologia abertzalearen menpe ipini behar naizenik. Popatik hartzera zuen faxismoa! Faxismo denak gorroto ditut. Zuek ezin duzue hori egin, guda batean zaudetelako. Agur, kausa galduak!

Comments are closed.