Arrazoiaren Aroaren haurtzaroan, XVIII. mendean, zoriontasuna agindu ziguten, hezkuntzaren, kulturaren
Month: otsaila 2010
Egundoko egunerokotasuna
Arruntean, egundoko lorpenak egundoko egunerokotasun nekeza izan du emagin.
Kemenik bizkorrena
Uste zitzaizkion kemenari eutsi zion behingoz, eta indarrari utzi.
Kapitalismoaren zientifikotasuna
Legeen indarrak
Ahulen legeak, beti indarge; ahulen aldeko legeak, indartsuen babesle.
Hautuak eta arrazoia
Arrazoiak ez du hauturik egiterik, bai, ordea, hautu anitzen huts eragitea.
“Ere” bat kenduz gero…
Zer inbasio-gerra ez ote da aldi berean gerra zibil izan? Horrek ez dio ezer kentzen inbasio izaerari, nik dakidanez.
Baina bi izaerak kontrajarri nahi izan ditu, antza, gaurko El Paisek titular zoritxarreko batean:
Absolutismoa
Onar ezazu printzipio absolutu bat, eta hutsaren hurrengoa izanen zaizkizu bertze guztiak.
Gizarte ingeniaritza hutseginkorra
Popperrek berak hautu ideologiko liberalera jotzerakoan, ez bazuen arrazoiak agindurik egin baina bere usteek, zergatik gizarte ingeniariek jo beharko dute sistema justu eta libreago baten aldera? Popperrek bezala, zorrotz erabiliko ote dute arrazoimena beren lanean: baina beti ere gero, euren usteen araberako hautu baten alde egin eta gero. Adibidez, ez bereziki justizia, berdintasun eta askatasunaren alde, baizik eta jendeak barnera ditzan haien errezetak justuenak, berdintzaileenak eta askatzaileenak izanen balira bezala, nahiz eta, artean, gure mundua doan bezala joan. Atzoko Berrian egin nion beheko iruzkina Popperren gizarte irekiari buruzko lanaren, bigarren zatiari, euskaraz bigarren liburuki gisa argitaraturik.
Δ Δ Δ
Beldurgarria da, beldurgarria denez, Popperrek imajinatzen duen gizarte mota, bere
Ateismoa eta fedea
Badaude, omen, ateo fededunak: sinesten dutenak jainkorik ez dagoela. Ateo fedegabeek, ordea, ez dute sinesten Jainkoa dagoenik.