6 thoughts on “Bertze Euskal Herriak

  1. Nire aitaxi-amatxien anai-arrebak joan izan ziren bai Estatu Batuetara eta bai Argentinara ere. XX.mendeko kontuetaz ari naiz, nafar pirinioan kokatuak. Pasarte latzak bizi izan zituzten, bai hizkuntzaren aldetik eta bai artzai bizimoduari dagozkionengatik. Egun amaren aldeko aitatxi baino etzaigu Amerikan gelditzen, Los Angeles inguruan hain zuzen. Berau ezagutzeko aukera izan dut. Biziki esanguratsua da niretako horren urrun emigratzeko erakutsi zuten ausardia. Eurak ere gure Historiaren zati dira eta zuk aguertzen duzun poz berdinarekin agurtzen dut nik ere Asun Garikanoren liburua.
    Asko zaindu, ta bide batez zainduiguzu Nafarroa, periferian baino erdigune izatera deitua baitago.

  2. Kaixo “Tarragonatik” hori! Diasporakoa zu ere bai. Gure amaren osaba bat ere Argentinara (edo Uruguayra?) joan zela entzuna nintzaion txikitan amari. Erraten zigun (erdaraz, Nafarroa Garaiko erdialdekoa, Puiukoa, zenez): “Gure osaba bat joan zen hara gaztetan, eta ez dugu gero hartaz berririk izan. Seguru ez dela aberastu, bertzela hona itzuliko zen. Ba, kale gorrian ibiliko da”, halako fatalismoaz. Urte batzuk pasata, ni oraindik haurra izanik, bapatean, Ameriketatik (Argentinatik uste dut, lausoa da nire memoria) herentzia zati bat jaso genuen familian, erran nahi baita gure amak jaso zuela (10.000 ptakoa, nire oroitzapenean). Beti suposatu dut gure amaren osaba haren testamentuarengatik jaso genuela. Ideiarik ere ez zenbat herederoren artean banatuko ote zen hark eginiko dirutza, baina garai haietako familien tamaina kontutan hartuz, erran dezakegu bere altxortxoa egin zuela, alde batetik, eta bertzetik ondorengo zuzenik gabe hil zela. Askotan pentsatu dut nola izan ote zen gure amaren osabaren bizimodua (eta hilmodua), baina ezin jakin. Asun Garikanoren hau bezalako lanak, gure jakin-gosea berdintzeko nahikoak inoiz ez direla izanen jakinik ere, guztiz dira eskertzekoak. Gure historia da hori ere, dudarik ez.

  3. 36ko gudutik iheska piloa joan ziren, eta gose denboran hemen oso egoera ekonomiko larrian ere asko ihes egin zuten, frankismoaren kontra ibilitako asko ere ihesean joan zirenak, lehengoz fantzira eta gero ameriketara eta azkenero liskar hauetan ere gaur, egun 3000 iheslari dagoz tortura eta kartzelatzearen beldur

  4. herri independentea ez garen heinean eta estadu bat eztugun bitartean gurerak nor diren eta nor ezjakitako, ba hor jarraituko miseriak eta ezina, hemen espainiar errepresioa independentista diren herritarak suntzitzen ari da

  5. Barka beza horren berandu erantzutea baina ikasketa kontuengatik nabil Tarragonan eta atzokoan azterketa nuen. Biziki eskertzen dizut niri zuzendu izana. Egun amatxiren izeba baten ondorengoak Argentinan bizi dira, Carhuen hain zuzen ere. Gure abizena galdu dute eta Laspiur gipuzkoarra darabilte. Ez dakit zein aukera izan daitekeen pertsona bati buruzkoak topatzeko baina nahiko bazenu haien bitartez saia ninteke zeozer bilatzen. Kalegorrian ibili zirenen berri ere badut, bertze amatxiren anai batek arazoak izan baizituen drogekin Estatu Batuetan, bertze anai bat joan zen haren bila eta sorterrian hil zen gaztaroan. Milaka kontu kontrabandoaren lurraldetik.Batzutan gure Historiari buruzkoak politika hutsarekin lotzen ditugu (niri ere askotan gertatzen zait) eta ondarrean uzten dugu herriaren Historia. Sobera jende atera zaigu Euskal Herritik bai miseria eta baita arrazoi politikoengatik, are miserableago. Zinez espero dut mende honen amaierarako oporretan edo ikasteko baino ez dadila jende aberritik atera. Milesker anitz arretagatik, Andoni

  6. Mila esker, Andoni, zure eskaintzagatik. Baina ez du merezi aipatu nizun senide haren bila hastea. Ondorengo zuzenik eta arrastorik utzi gabe hil zelako seinale da herentziaz kontatu nuena. Istorio horrekin adierazi nahi nuena zera zen: tradizio historiko emigrantea izan duen gurea bezalako herri batean, familia bat ere ez dela libratu aleren bat mundu zabalean galtzetik. Eta, zuk ongi diozun bezala, zer jakinen ote dugu gure historia luzeaz emigrazio luze hori hartzen ez badugu kontuan?

    Ea egia egonkor bihurtzen den zure desioa etorkizuneko emigrazioez, noizpait libre izan behar baitu emigratzeak.

Comments are closed.