Behatokia ziztrin, begiak zorrotz

Grazia egin zidan Behobiako gasolindegian zentraturik dagoen ipuin bilduma batekin topo egiteak. Izan ere, nire gomuta zaharretan badago pertsonaia bat, piromanoa berau, kartzelan egon zena gasolindegi horretako lurrazpiko gasolinategiari su eman nahi izan ziolako, eta han bertan harrapatu omen zutena. Ez zekien, berak erranik, ez zenik hain erraz sutean jartzea hura, aurretik berotu eta lurrin ateratzeko denbora hartu behar zuenik. Penaturik zebilen, gehiago bere porrotarengatik, kartzela egonagatik baino. Askoz hobe moldatu da Yurre Ugarte bere liburu honetan, atzoko Berrian komentatu nuena, irakurlearen baitan bertze su mota bat pizterakoan.

Δ Δ Δ

Zulo bat, zure ametsetakoa ez, baina zure behatokia dena mundua ikusteko. Lehen pertsonan mintzatzen zaizun narratzaile bera zazpitik sei kontakizunetan, behatzaile berbera segida kronologikoa duten sei sekuentziatan, non eta pertsonaia dezente ere anitz berragertzen diren. Ipuin bakoitza bere autonomian irakur dezakezu, baina osotasun narratibo bat eskaintzen dizu multzoak. Nobela eta ipuin azpigeneroen arteko mugan eratu du Yurre Ugartek irakurriz gozatzeko den bere opera prima hau -irakurtzeko diot, zeren eta bertzela ere esperientziaduna baitugu egilea ikus-entzunezkoen munduan-.

Protagonista unibertsitate tituluduna da, zertan eta Arte Ederretan, hots, begiak eta eskuak mundua ikusi eta haztatzeko bereziki prestatzen dizkizuten ikasketa horietan, eta Behobiako gasolindegian aurkitzen duzu langile xume. Frustrazioa nagusi, jakina. Eta bere begirada zorroztuaz baliatuko da errealitatea antzeman eta bertatik haratagokoa amesteko, N

Saguak katu izan nahi

Ezin interesgarriagoa katu eta saguaren jokoa, bi-biak, elkar sagutzat jo izanik, katu baldin balira. Ezin arriskugarriagoa (eta ezin aurrreikusgarriagoa), aldiz, jokoaren emaitza, saguak katutzat jotzen duenean bere burua, Zapatero jauna.