Idazleen baitako Scheherazade

Bere gogoaren arabera idazten duen egile dugu Urrutia Capeau, ez modei, ez merkatu eskaerei men egin gabe. Iruzkin hau egin nion atzo, Berrian, haren azkeneko ipuin liburuari.

Δ Δ Δ

Idazle berezia dugu Urrutia Capeau. Euskal idazleen ohiko tribuetatik kanpo dabilena. Aspaldian atera zuen bere lehen liburua, 1979an, Kadrila alegera festan da izenekoa. Hortik aurrera, liburu gutxi: laugarrena dugu gaurkoa –Assilah-ko eroa, alegia-. Guztiak tankera berdintsukoak: istorioz osaturikoak, gure denbora edo espaziotik lekutan kokatuak, legenda edo historiako pertsonaiekin jolasean, izpiritu exotiko eta halaber filosofiko batez zipriztindua –

Ipurdi argidunen xarma

Gainbehera eta haren erdian bizirauteko gure ilusiozko estrategiak ditugu, nire irakurketan, Kondesa esku-guria eleberri-fabularen funtsezko gaia. Gainbehera, pertsonala bainoago, bizimodu batena, mundu batena da. Mendebaldeko mundu osoarena ere antzeman daiteke. Lastima, horren kontu sakon bati buruzko ikuspegi goxo-eztiegiak literatura light halako baten kutsua ematen diola. Behean duzu joan den igandean Berrian nobela honi egin nion iruzkina.

Δ Δ Δ

Euskarazko argitalpen zigilu berri bat dugu Nafarroan, Cenlit argitaletxearen eskutik: Denonartean izenekoa. Haren asmoa kalitate oneko eta nazioartean oihartzun handia izandako -azken hori irakurle eta itzulpenen kopuruan neurgarria- obra literario berriak euskaratzea ei da. Nire ongietorria egitasmoari, kalitateko literaturarekin uztarturiko irakurzaletasuna gizarteratze aldera.

Ene gaurko hau dugu lehen emaitza, Milena Agus idazle italiarraren Kondesa esku-guria alegia, denon estimuko Fernando Rey itzultzaileak euskaraturik. Eleberri polita, politegia nire egia erratera, Milena Agusen hau. Atsegin-atsegina irakurtzeko, eta ez bizitzaren gai eta aspektu itsusiei, bizitzaren alde higuingarriei ez erreparatu edo beraiek mozorrotzeagatik, baizik eta estiloagatik eta narrazioaren hariak brodatzeko maneragatik. Landuriko gaiak bizitzaren alde sakonak eta eragingarriak direla hobeto adierazten du, agian, gaztelaniazko bertsioaren tituluak –La imperfecci